euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaldunak partaide dituen "Trailing of the Sheep", AEBetako zazpi jaialdi onenetako bat, National Geographic-en arabera

2019/10/10

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Urtero euskaldunak partaide dituen Idahoko Sun Valley-ko "Trailing of the Sheep" jaialdi-egunak eta ekimena, Estatu Batuetako udazkeneko zazpi jaialdi onenetako bat hautatu du National Geographic aldizkari ospetsuak. "Trailing of the Sheep", ardien transhumantziari eskainitako jaialdi bat da Idahoko Sun Valley-Ketchum-Hailey aldean eta milaka jende biltzen ditu urtero ardien mundu eta kulturaren inguruan eta bertan 150 bat urtez, euskaldunak partaide eta protagonista berezi, errotuta egon den ardi arrantxu eta bizimoduari lotuta.

Aurten aste honetan. asteazkenetik igandera bitartean ospatuko den jaiak honako programa dauka, eta ohi bezala hamaika tailer, erakustaldi, ipuin-kontaketa, ardizakur proba, sukaldaritza eta gaztagintza klase, artile eta artisau saio, kantu eta musika saio, film pantailaratze, argazki erakusketa eta bestelako lekukotasun eskaintze eta agerpen baitaratuko ditu. Besteak beste erakusle eta partaide izango dira Henry Etcheverry,  Dan Ansotegui, 'The Basque history of the world' liburuaren egile den Mark Kurlansky, Dominique Etcheverry eta Boiseko Oinkari euskal dantza taldeko kideak. Desfile edo kabalkadak, omenaldia eskainiko die aurten zendutako Frank Eusebio Astorquia, Juan Goitiandia eta Ruth Lieder-i.


Aurretik ere AEBetako udazkeneko jaialdi onenen artean hainbat sari jaso dituen honi buruzko 2019ko bideoa

Ez da hau Trailing of the Sheep jaialdiak jaso duen lehenengo sari, aipu edo errekonozimendua, aurretik ere hainbat aldiz goraipatua izan da, han-hemenkako komunikabide eta erakundeen aldetik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia