euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Kulturak bere standa eta ordezkaritza izan zituen Bogotako Nazioarteko Kultur Ikuskizun Azokan

2009/08/19

'Munduko Umeak' da Kolonbiako Euskal Etxearen gerizpean euskal kantuak eta dantzaren bat lantzen duen bertako haurrez osatutako taldea. Irudian, Azokako irekiera ekitaldietan partaide
'Munduko Umeak' da Kolonbiako Euskal Etxearen gerizpean euskal kantuak eta dantzaren bat lantzen duen bertako haurrez osatutako taldea. Irudian, Azokako irekiera ekitaldietan partaide

PUBLIZITATEA

Kolonbiako Euskal Etxeak parte hartu du --Euskal Kulturaren ordezkari-- herrialde kolonbiarreko hiriburuan gauzatu den 'Feria Cultural Bogotá Internacional Espectacular' (Bogota Nazioarteko Kultur Ikuskizun Azoka) delakoan, Bogotá-ko Alkatetza Behineneko Idazkaritza Orokorreko Nazioarteko Harremanetarako Zuzendaritzak antolaturik "orain artean antolatua izan den kultura, arte agerpen eta gastronomia arloko bertako erakustaldirik handienean", beti ere "Bogotá eta gainerako kontinenteen arteko erlazioak eta loturak areagotzea helburu". Euskal Etxeak erakusgai eskaini zituen ekimenen artean, Euskal Herriari buruzko Argazki Erakusketa Handi bat eta, bertakoa baita ere, 'Munduko Umeak' abesbatza euskal kolonbiarra, azken honek euskarazko bost kantu eta Euskal Herriko dantza bat oholeratu zituela.

Bogotá, Kolonbia. Gutxienez hogeita hamazazpi herrialde Europa, Asia, Afrika eta Ameriketakoak bildu dira Bogotára joan den ekainean, euren tradizio eta kultura molde esanguratsu eta adierazgarrienak agertzeko aipatu hiriak eratu duen lehenengo 'Bogota Nazioarteko Kultur Ikuskizun Azoka'ren baitan. Hilabete osoan zehar hiriburu kolonbiarreko hainbat gune kultur ikuskizun eta gertakari programa aberats baten agertoki bilakatu dira, hitzaldietatik hasiz, esaterako ingurumenaz, ekonomiaz eta historiaz, artesania edo Indiako jainkoen eskultura erakusketetaraino, tartean Iran, Uruguai, Kanada, Errumania eta Errusiako izkiribu eta testu historikoen exhibizioetatik pasatuz edota Turkia, Grezia edota Kuba bezalako herrialdeetako filmeen emanaldietatik.

2009 bogota azoka 02

 ['Bogota Nazioarteko Kultur Ikuskizun Azoka'ren irekiera ekitaldia, hiriko alkatea eta ordezkari diplomatiko, kultural eta ekonomikoak bertan]

2009 bogota kultur azoka 03

['Munduko umeak' talde euskal-kolonbiarreko kideak prest kantatu eta dantzatzeko

Yuri Chillan Reyes, Alkatetza Behineneko (Alcaldía Mayor) idazkari nagusiak, garrantzitsutzat jo zuen "37 herrialde hilabetez biltzea euren kultura, literatura eta ohiturak elkarri ezagutarazteko" eta egitate hau "Bogotá munduarekiko daraman irekidurako" parte dela esan zuen, "hiriak helburu honi tinko eutsi baitio bere Nazioarteko Harremanetarako Zuzendaritza tarteko". Azokaren protokolozko inaugurazioa ekainaren 3an egin zen, Samuel Moreno Rojas alkatea buru, hiriburu kolonbiarrean agiridun den diplomatiko taldea partaide.

Kulturak kulturen artean

Irekiera ikuskizunak ostiralerarte heldu ziren, kultur agerpenen artean jazz ere (Suitzako Natalia Gampert-en eskutik) egon zelarik, mariatxi bat (Mexikoko enbaxadak igorria), 'Munduko Umeak' euskal-kolonbiar taldea, Peruko folklorea eta Turkia, Grezia, Brasil, Txina eta Uruguaiko musika taldeak, besteak beste, eta baita ere Egiptoko dantzak eta Kubako runba.

2009 bogota kultur azoka 04

[Euskal emanaldiko detailea, ikurriña euskal ordezkaritzako buru]

2009 bogota kultura azoka 05

[Bogotako Euskal Etxeak Euskal Kulturaren ordezkari ipinitako standa]

Azokak iraun duen bitartean Kolonbiako Euskal Etxea Fundazioak propio ipini duen standera hurbildu zaizkion guztiei zabaldu dizkie euskal kulturaren ateak, ahozko zein informazio idatzia emanez eta baita ere Euskal Herriari buruzko Argazki Erakusketaren bidean eta bestelako emanaldi artistikoen bidean ipiniz. Bertako neska-mutikoz osatutako 'Munduko Umeak' abesbatzaren emanaldia txaletua izan zen oso. Euskal Etxeak oso balioespen baikorra egin du Azokako euskal partaidetzaz.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia