euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaldunak Denak Bat-eko 'Iruki Alaiak' koruak Tandilgo Abesbatzen Topaketan hartu du parte lehen aldiz

2013/10/16

'Iruki Alaiak' korua joan den astean burututako Abesbatzen Topaketan, Tandilgo Gure Etxea-n (argazkiaEE)
'Iruki Alaiak' korua joan den astean burututako Abesbatzen Topaketan, Tandilgo Gure Etxea-n (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Mugimendu handiko hilabetea da hau Arrecifeseko euskal etxe argentinarreko lagunentzat eta ez soilik hirian bertan egiten ari diren aktibitateengatik. Izan ere, azken aste hauetan Tandilen, Buenos Aires probintziako Salton eta Llavallolen izan ziren arrescifestarrak: Tandilen, bertako 'Gure Abestiak' abesbatzak antolatutako Topaketan emanaldi bat eskaintzeko; Salton, herriko Gizataldeen Jaian stand bat muntatzeko; eta Llavallolen, Umeen Topaketan parte hartzeko. Ekintza hauez gain, eta Euskal Astera joateko dirua biltzeko asmoz, ‘Chancho movil’ bat prestatu zuten euskal etxeko dantzariek, helduek lagundurik.

Arrecifes, Argentina. Bere ohiko estiloari jarraituz, ekimenak ez dira eteten Euskaldunak Denak Bat euskal etxean. Villa Marian egingo den aurtengo Euskal Astera joan ahal izateko dirua biltzeko ekintza bat antolatu zuten, esaterako, euskal etxeko gazteek, joan den urriaren 6an. ‘Chancho Movil’ izeneko proposamena ere --txerrikume erre bat zozkatzean datza-- burutu zuten: txerrikumea kamioneta baten atzekaldean erretzen da eta prest dagoenean saldutako zenbaki guztien artean zozketatzen da.

Chancho movil Arrecifesen 2013 01

[Merlassino eta San Martin kaleetan kokatutako txosnan, zenbakiak saltzeaz gain, txoripana, tortila pintxoak, txorizoa sagardo erara eta sagar tarta eskaini zizkieten euskal etxeko kideek ibiltariei. Zozketaren irabazlea Ricardo Camarano izan zen 403 zenbakiarekin (argazkiak EE)]

Baina ‘Chancho movil’arena ez da urriko sukaldaritzako proposamen bakarra izan. Urriaren 5ean euskal gastronomia stand bat muntatu zuten euskal etxekoek Salto herrian, ‘Salto, Immigrante eta Gizataldeak’ delako jaialdian. Plater tipikoez aparte, Euskal Herriari buruzko informazioa eta oroigarriak ere jarri ziren ikusgai standean.

EDB Saltako Gizataldeen Jaian 2013 02

[Euskaldunak Denak Bat euskal etxeak bermatu zuen euskal presentzia Salto herriko festan. Eta dantzak 'Txiki-Zaharrak' taldearen eskutik iritsi ziren jaiko oholtzara (argazkiakEE)]

Helduek bezala, etxeko txikienek ere izan zuten momentu berezi bat, baina hauek FEVAk antolatutako Umeen Topaketan. Ekitaldia Euskal Echea Eskolaren Llavallolgo egoitzan burutu zen eta ehunka haur bildu zituen. Egun osoan zehar mota askotako ekintzak egin zituzten txikiek Argentinako beste hainbat euskal etxetako neska-mutikoekin.

EDB Umeen Topaketan 2013 03

[Umeen Topaketaren XVI. edizioan Euskaldunak Denak Bat-eko txikiek jolastu eta dantza egin zuten egun osoan. Jaialdia amaierara iritsi zenean, ikurrinarekin eginiko kometa aireratu zuten (argazkiakEE)]

Azkenik, Arrecifesetik aditzera eman dute 'Iruki Alaiak' etxeko koruak Tandileko Abesbatzen Topaketan hartu zuela parte urriaren 12an. 'Iruki Alaiak'-ek bere kantutegiko pieza ugari eskaini zizkion Gure Etxea euskal etxean bildutako publikoari, beste hiru abesbatzekin batera: hala nola Gonet herrikoa, eta Cañuelas eta Tandilgo euskal etxeetako abesbatzekin..

[Martin Aguilar irakaslearen zuzendaritzapean, herri askotako piezak biltzen dituen errepertorioa kantatu zuten 'Iruki Alaiak'eko abeslariek, tartean, Aldapeko (bideoaEE)]

Euskaldunak Denak Bat euskal etxetik adierazi digute, azkenik, urte amaierako jaia abenduaren 28an egingo dutela. Ohi bezala, urte zaharra agurtzeko ospatzen duten festan ez dira faltako ez dantza, ez musika "ezta janari eta edari onak ere", iragarri digute.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia