euskal diaspora eta kultura
2010/03/24
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Gabriel Aresti Segurolak (Bilbo, 1933-1975) bi urte lehenago saria lortuta eman zuen argitara 1964ean 'Harri eta Herri' poema liburua. Harri eta Herri izenburu handia da euskal poesiaren historian, eta obrarik esanguratsuena du Bilboko giro erdaldunetan euskara ikastea eta euskaldun bihurtzea lortu zuen bilbotar honek. Hizkuntza menperatu eta antzerkian, baina batez ere poesian mugarri izan zen bere lana.
“Arestik gizarteko errealitate gordina ikusi ahal izan zuen garai hartan, eta industrializazio basatiak, txirotasunak eta langile-klasearen esplotazioak aldarrikapenaren aldeko poesia idaztera bultzatu zuten. Pairatu zuen bihozmin hori irakurri ahal da 'Harri eta Herri'-ren orrietan”, azaltzen du Norma Etcheverry idazleak.
Gabriel Aresti idazle handia izan zen euskaraz eta euskal poesia eraberritu eta irauli zuen, garai eta bolada haietan bestalde, oraindik euskaldunberrien figura ugaldua ez zegoenean eta askok, euskara soilik etxean eta familian ikasten zutenek menpera zezaketela pentsatzea nagusi zen orduko giroan.
Orain, Euskalduna Irakurle Klubaren eskutik heldu da Argentinara 'Harri eta herri', Aresti berak prestatutako edizio elebidunean. Klubaren bosgarren liburua da eta euskal literatura maite dutenen bibliotekan nahitaezkoa den izenburu honekin. Edizio honek, gainera, Eduardo Chillidaren grabatu eder bat dakar azalean.
Lotura interesgarriak
Euskalduna Irakurle Kluba
www.euskalduna.com.ar
Nire aitaren etxea eta Arestiren beste poema batzuk
www.basquepoetry.net/poemak/0260.htm
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus