euskal diaspora eta kultura
2013/08/05
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Hiriburu argentinarreko Iparraldeko Euskal Etxearen Kultura Azpibatzordeak antolatu du nazioarteko ipuin lehiaketa hau, izenburu eta gai 'Euskaldun bati gertatutakoa' harturik.
Hemezortzi urte baino gehiago dauzkan edonork parte har dezake eta gaia lehiaketaren izenburuak islatzen duena da, egiazki gertatutako ezer ala fikziozko kontaketa izan daitekeelarik.
Lanak zuzenean edo posta arruntez bidal daitezke antolatzaileei (Centro Vasco Francés, Subcomisión de Cultura, Moreno 1370 1er piso, CP. 1091, Ciudad Autónoma de Buenos Aires); edo, emailez bidaliz geroz, honako helbidera bidali beharko dira: lesucedioaunvasco@gmail.com.
Dena den, oinarriak ongi irakurtzea gomendatzen dugu. Hona bildu ditugu Lehiaketaren oinarriak.
Sariak:
-Lehenengo sari: diploma eta garaikurra
-Bigarren saria: diploma eta garaikurra
-Hirugarren saria: diploma eta garaikurra
-Laugarren eta bosgarren sariak: diploma eta dominak
Bestela, edozein zalantza izanez geroz, zuzenean jo daiteke antolatzaileengana:
Centro Vasco Francés
Moreno 1370 - CP1091
Tel: (011) 4383-5831 - Tel. (011) 4382-0244
Lunes a Viernes de 16 a 20 hs
E-mail: cvfrances@gmail.com
Euskal Etxearen bloga: http://iparraldeeuskaletxea.blogspot.com.es
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus