Euskaldun andana polita bildu zen San Frantziskoko Gure Euskal Etxera eliteko pilota partidak ikusteko
2017/06/23
Abel Barriola, Aitor Mendizabal III, Aitor Irusta eta Aritz Lasa San Franciscon 2017ko ekainaren 2an (argazkia EuskalKultura.com)
PUBLIZITATEA
San Frantziskoalde osoko euskaldunak, baita Nevada eta Idahoko beste euskal komunitate batzuetakoak ere biltoki izan dute ekain hasieran San Frantziskoko Gure Euskal Etxea (Basque Cultral Center) eta bertako pilotalekua, afari eder batez eta elitezko pilotaz lagunartean gozatzeko. Ekitaldia San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak eta Aspe Pelotak babestu dute, Bakersfield-eko Euskal Etxea (Kern County Basque Club) lankide. Lau izan dira Euskal Herritik ekarritako lehen mailako pilotariak San Frantziskon zein Bakersfield-en aritzeko: Abel Barriola eta Aitor Mendizabal III, Aitor Irusta eta Aritz Lasa.
San Frantzisko, Kalifornia, AEB.Estatu Batu mendebaldeko hainbat lekutatik etorritako euskaldun pilotazale horien elkargunea San Frantziskoko Gure Euskal Etxea (Basque Cultural Center) izan da, ekainaren 2an, ostirala, afari eder batez eta elitezko pilotaz lagunartean gozatzeko. Bakersfield-eko Kern County Basque Club lankide, Gure Euskal Etxeak eta Aspe Pelota-k eliteko lau pilotari gonbidatu zituzten AEBetara, San Frantziskon zein Bakersfield-en pilota erakustaldi partidak egiteko: Abel Barriola eta Aitor Mendizabal III (urdinez) versus Aitor Irusta eta Aritz Lasa (gorriz).
Arratsaldea zintzur bustitze batekin hasi zen, segidan afari arin bat egiteko Basque Cultural Center-en. Ehun bat partaide bildu ziren afarira, eta ondotik lagun gehiago. Johnny Curutchet-ek eman zien bildutakoei ongietorria, bertso hunkigarri batzuez (ikus bideoa). Sarrerako kontuen ostean, oso pilota partida berdindu bezain interesgarria agitu zen. Azken emaitza, Irusta-Lasa txapeldun, 25-24.
Eliteko lau pilotariak San Frantziskon: Abel Barriola eta Aitor Mendizabal III (urdinez) Aitor Irusta eta Aritz Lasaren aurka (gorriz) - Bideoa Jean Paul Barthe
Partidara batutako askorentzat, emaitza horrek jai eta bestaz betetako asteburu bat abiarazi zuen, San Francisco Basque Club-en Euskal Festa biharamunean hasten baitzen Petaluman. Pilotariak ere agertu ziren bertara, aukera gehiago emanez zaleei eurekin solasteko, eurekin argazkiak ateratzeko ezein euren sinadurak batzeko. Euskal Etxearen piknikeko argazkiak ikusteko, bisita ezazu euren gunea Facebook-en.