euskal diaspora eta kultura
2011/03/07
PUBLIZITATEA
Londres, Ingalaterra. Londreseko Euskal Elkarteak ere bideoklipa egin du Korrika 17k antolatu duen Euskalaklip! lehiaketarako (ikus bideo elkartearen webgunean). Lehiaketaren irabazlea sarean emandako botoen bidez aukeratuko dute, eta London Basque Society-koek euren lanari botoa emateko eskaria egin dute. Botoa emateko jo www.korrika.org webgunera. Bada Diasporako beste bideo bat ere, Rio Cuartoko barnetegiko euskara irakasleek egin zutena.
Londresen Korrika 17ren jaia prestatzen ari dira dagoeneko eta elkarteak antolakuntzan lagundu eta parte hartu nahi dutenei eurekin harremanetan jartzeko deia egin die (idatzi e-maila hona). Dantza tailerra ere abian jartzekotan dira hil honetan.
Keu eta sumendia
Bestalde, Keu Agirretxe musikariak kontzertua eskainiko du larunbatean Euskal Etxearen egoitzan (The Chapel, Oxford House, Bethnal Green E2). Bitxia da kontzertu honen istorioa, izan ere urte beteko atzerapenarekin dator. Iaz eman behar zuen kontzertua bertan behera utzi behar izan zuen Keuk, Islandiako sumendi famatu haren errautsak Europako hegaldi guztiak atzeratu eta eragotzi zituenean.
Keu Agirretxea ondarroarrak Etsaiak talde ezagunarekin jo zuen (gitarra) 1994tik 2000a arte. Fjord taldean ibili zen ondoren eta 2006ean Etsaiak berriz bilduz zenean taldearekin aritu zen zenbait emanaldi egiten. Taldeak bueltatzeko eskaintza egin zion baina Keuk bakarlari gisa jarraitzea erabaki zuen Uek proiektuarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus