euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Zinema Zikloaren 4. edizioa eskainiko dute asteburu honetan Tandilgo INCAA UNICEN Aretoan, EEa lankide

2022/11/11

Tandilgo Euskal Etxeak eta INCAA UNICENek antolatutako 4. Euskal Zine Zikloaren irudi promozionalak
Tandilgo Euskal Etxeak eta INCAA UNICENek antolatutako 4. Euskal Zine Zikloaren irudi promozionalak

PUBLIZITATEA

Tandil, Argentina. Tandilgo eta inguruko euskaltzale eta zinemazaleek aukera izango dute datorren asteburuan euskal zinemaz pantaila handian eta euskaraz gozatzeko. Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, Euskal Zine Ziklo dator berriz ere Gure Etxea Euskal Etxea eta INCAA UNICEN Gunea lankide. Zikloaren laugarren edizioa izango da eta aurtengorako aukeratutako filmak Lara Izagirre Garizurietak zuzendutako ‘Nora’ komedia dramatikoa, eta Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza II Ainhoa' helduentzako animaziozko filma izan dira.

“Euskara eta euskal kultura zabaltzeko helburua dugunez, zikloa aukera paregabea iruditzen zait. Garrantzitsua iruditzen zait Euskal Etxetik ateratzea eta euskal filmak zine komertzial batean erakustea. Jende asko joan zen aurreko aldietara, beraz, gauza beretsua espero dugu oraingoan ere!” azaldu dio EuskalKultura.eus-i Gure Etxean euskara irakasle eta zikloaren koordinatzaile den Inés Olazabalek.

Larunbatean, azaroaren 12an, 18etan, 'Nora' proiektatuko da, eta igandean, azaroaren 13an, ordu berean, 'Black is beltza II Ainhoa'. 'Zinema eta Ikus Entzunezko Arteen Institutu Nazionala - INCAA Espazioa' Programa osatzen duten aretoek, tradizio zinematografikoa berreskuratzearren dihardute, zinema gertakari kultural eta sozial gisa bizitzea helburu, arte eta entretenimendu gisa, besteak beste, zinema sozializatzea asmo. Karia horretara sarrerak oso merkeak izaten dira edo, askotan, musutruk. Ez galdu!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia