Buenos Aires, Argentina. Buenos Aires hiriburuan Carlos Gabilondoren eskutik jaiotako Euskal Zinema Ibiltaria proiektuak bere hamargarren urteurrena ospatu behar zuen aurten; eta esan zuen eta hala ari da Carlos Gabilondo, koronabirusaren krisiak ezarritako neurriak errespetatzen baina besoak gurutzatuta batere beratu gabe, emanaldi birtualak bihurtuta; aldi berean, urtebetetze berezi honetan bere lagun Esteban Pecoitz-ek egindako logo berria aurkeztu eta maiatzeko egitaraua ere adierazi digu..
Euskal Zinema Ibiltariaren hilabete honetako elkarretaratzeak honakoak izango dira:
-Maiatzaren 15ean, ostirala, 20etan: Buenos Airesko Euskaltzaleak-ekin batera, Kimuak bildumako Jose Mari Goenagaren 2002ko Tercero B laburmetraia hartuko dute solasgai
-Maiatzaren 23an, larunbata, 19etan: San Miguelgo Askatasunaren Bidea Elkartearekin batera, Kimuak bildumako Borja Cobeaga-ren 2001eko La primera vez laburmetraiaz mintzatuko dira.
-Maiatzaren 29an, ostirala, 20etan: Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearekin batera, Kimuak-eko Igor Legarretaren 2005eko El Gran Zambini laburmetraia aztertuko dute.
Laburmetraia guztiak YouTuben daudenez, publikoak aldez aurretik ikusi ahal izango ditu eta topaketaren egunean, Carlos Gabilondok berak zuzendutako eztabaidan parte hartu.
Topaketak birtualak izango dira eta Cine Vasco Itinerante Facebook kontuaren bidez segitu ahal izango dira.
Animatu eta hartu parte!