euskal diaspora eta kultura
2013/02/28
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldia martxoaren 1an hasi eta 9a bitartean burutuko da Mexikon. Euskal zinemak presentzia izango du jaialdian eta hiru filmek sail ofizialean parte hartuko dute: Pablo Bergerren “Blancanieves”, Lander Camareroren “What about Columbus” dokumentala eta Telmo Esnalen “Hamaiketakoa” film laburra.
Horiez gain, “Asier ETA biok" dokumentala Films in Progress sekzioaren barne izango da ikusgai. Aitor Merino aktore iruindarraren eta bere arreba Amaia Merino dokumental egilearen proiektu honek euskal gatazka adiskidatasunaren ikuspegitik aztertzen du: Iruñean elkarrekin hazi ziren Aitor eta Asier, baina Aitor Madrilera bizitzera joan zen, aktore izateko ametsa betetzeko asmoz, eta Asier ETAko kide egin zen. Zortzi urte eman ditu gartzelan Asierrek eta 2010eko uztailean kalera irten zenean, Aitorrek kamara bat hartu eta dokumentala egitea erabaki zuen, elkar ulertzeko ahaleginean.
Martxoak 5ean, Asier eta Amaia Merino Guadalajarako zinemaldian izango dira, dokumentala aurkezteko, Etxepare Euskal Institutuaren babesean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus