euskal diaspora eta kultura
2013/07/23
PUBLIZITATEA
Bahia Blanca, Argentina. Erakundeen arteko harremanak sendotzen eta Argentinako hainbat bazterretan euskal zinema ezagutarazten segitzen du Carlos Gabilondo historia irakasleak. Berari esker, Atlantikoaren alde honetan hedapen gutxi duten lanak ezagunagoak egiten ari dira eta horrekin batera, Euskal Herriko beste kultur adierazpen desberdin hau ere ari da piskanaka zabaltzen.
Bisiten egitarauari jarraituz, Bahia Blancan aurkeztuko du aste honetan ‘Euskal Zinema’ dokumentala Gabilondo zinemazaleak. Lana proiektatu ondoren, gainera, Euskal Herriko zinemaren historia garatzen duen hitzaldi bat eskainiko du. ‘Euskal Zinemaren ibilbidea’ delako mintzaldian, honako gai hauek aztertuko ditu:
Emanaldia uztailaren 25ean izango da, 6etan, Langile Kooperatibako Kultura Aretoan, Zelarrayan 560an, Bahia Blancan.
Buruzagientzako tailerra
Beste alde batetik, joan den uztailaren 13an buruzagi formakuntza tailerra eman zuen Ricardo Basterra FEVAko lehendakariak Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxean. Hausnarketarako guneak sortzeko asmoa duen ekintza honetan mota askotako ariketak egin zituzten partaideek; haietako batzuk euskal etxeen kudeaketa, administrazio eta planifikazioa nola egin ikasteko; beste batzuk, berriz, Euskal Herriari buruzko informazioan sakontzeko; eta azkenik banaka eta taldeka, motibazioa eta talde erabilera lantzeko.
[Uztailaren 13an gauzatu zen tailerra Union Vasca-n, Tandil, Villa Maria, Coronel Pringles eta Bahia Blanca bertako euskal etxeetako ordezkariak lagun (argazkiaEE)]
“Oso aukera ona izan zen euskal etxeetako kideek euren eguneroko eginkizunez pentsatzeko eta indarrak bultzatu eta ahuleziak konpontzeko elkarren arteko aholkuak emateko”, adierazi dute balantze moduan tailerraren antolatzaileek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus