Berlin, Alemania. Bihar hasiko da Berlinen hiriko Nazioarteko Zinemaldia, munduko garrantzitsuenetako bat eta sortzaile askok bertan estreinatzea amets bilakatzen duena. Otsailaren 16tik 26ra, 73. edizio honek euskal ekoizpenen presentzia nabaria izango du, Lehia Ofizialean, baina baita Encounters sailean, Berlinale Talents-en, eta baita zinemalditik kanpo ere, Berlin Critic 's Week-en. Azpimarratu beharra dago Sail Ofizialean Estíbaliz Urresola Solaguren zuzendari arabarraren “20.000 especies de abejas” filmak hartuko duela parte.
Urresolaren azken film labur “Cuerdas”en arrakasta handiaren ondoren, Urresolak bere lehenengo film luzea besapean datorkigu, Sirimiri Films, Gariza Films eta Inicia Films-ek ekoitzia. “20.000 especies de abejas”ek Coco-ren istorioa kontatzen du. Protagonistak zortzi urte ditu, eta sufritzen du besteen espektatibekin bat ez etorririk. Uda batean, herrian, erlezaintzari lotutako etxe batean, Cocok eta bere amak euren bizitzak betiko aldatuko dituzten esperientziak biziko dituzte. Sarrerak esteka honetan eros daitezke.
Encounters Sailean, egiturari dagokionez berritzaileak diren eta zinemagile independenteen lan arau-hausleak sustatzen dituen sailean, Lois Patiñok zuzendutako “Samsara” filma estreinatuko da, Leire Apellanizek ekoitzitakoa. “Samsara” Laosen filmatu zen, eta dokumentalaren eta fikzioaren artean dago, berpizkunde budistaren zikloari buruzko gogoeta eginez. Erosi sarrerak hemen.
Berlinale Talents sailean Mikel Gurreak eta Maddi Barberrek hartuko dute parte, eta Critic 's Week 2023 jaialdian, Amat Vallmajor del Pozoren “Misión a Marte” pelikula ikusi ahal izango da, Vitrine Filmesek, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Muxika Zinemak ekoitzia.
Jaialdiaren egitarau osoa, hemen.