euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal zine mintegia hasiko du bihar Buenos Airesen UVVk Argentinar Kongresuko Liburutegian

2012/09/10

Euskal filmagintzaren izenburu klasikoa da 'Ama Lur' dokumentala, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert zuzendari
Euskal filmagintzaren izenburu klasikoa da 'Ama Lur' dokumentala, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert zuzendari

PUBLIZITATEA

Montxo Armendariz zuzendari nafarraren 'Secretos del Corazón' filmak estreinatuko du bihar asteartea Buenos Airesen, Argentinako Kongresuaren Liburutegian, 'Universidad Vasca de Verano' (UVV, Udako Euskal Unibertsitatea) delako erakunde euskal-argentinarrak eraturik eta Carlos Gabilondo irakaslearen eskutik urriaren 2a bitartean garatuko den euskal zinema mintegia. Saioetako azkenarekin batera, UVVk urtero bere ikasleen lanak bilduz kaleratzen duen liburuaren 2012ko edizioa aurkeztuko du eta 2009an sortu zenetik orain arte plazaratu dituen aleekin batera kopiak utziko ditu Kongresuaren Liburutegian.

Buenos Aires, Argentina. Argentinako Universidad Vasca de Verano delakoak antolatuta eta Carlos Alberto Gabilondo prestatzaile eta aurkezle, saioak Kongresuko Liburutegiko Leonardo Favio Auditoriumean (Alsina 1835) egingo dira, sarrera libre eta doain. Elkarte antolatzaileak deia zabaldu nahi izan du zinemazaleak eta euskaltzaleak oro har bertara daitezen " izenburu ederrak baitira, zinez ederra den auditorium batean emanak gainera".

Saioak asteartero izango dira, arratsaldeko 6:30etan, bihartik hasita eta urriaren 2a bitartean, honako egitarauaren arabera:

Asteartea, irailaren 11ean

“Secretos del corazón” (1997) zuzendaria: Montxo Armendariz. Atzerritar filmarik onenaren sariarako izendatua, urte hartako euskal filmarik onena hautatua. Lau Goya sariren irabazle. Antzezleak: Carmelo Gómez (osaba), Charo López (Maria), Silvia Munt (ama), Vicky Peña (Rosa), Andoni Erburu (Javi), Álvaro Nagore (Juan Zabalza), Iñigo Garcés (Carlos), Joan Vallés (aitona), Joan Dalmau (Benito), Chete Lera (Ricardo), Manolo Monje (Don Bautista), José María Asín (Don Alejandro), Carlos Salaberri (bedela), Raquel Sanchís (Carmen), Goyo González (eskolako zuzendaria), Javier Fernández (Juanen laguna), Olaia Ezker (Julia), Laura Rico (Pili), José Manuel Acosta (Gutiérrez).  Iraupena: ordubete eta 40 minutu.

Asteartea, irailaren 18an

“Vacas” (1991) zuzendaria: Julio Medem. Antzezleak; Emma Suárez (Cristina), Carmelo Gómez (Manuel, Ignacio eta Peru Irigibel), Ana Torrent (Catalina), Karra Elejalde (Ilegorri/Lucas), Klara Badiola (Madalen), Txema Blasco (Manuel), Kandido Uranga (Carmelo/Juan), Pilar Bardem (Paulina), Ramón Barea (epailea).  Iraupena: ordubere eta 30 minutu.

Asteartea, irailaren 25ean

“Alas de Mariposa” (1991) zuzendaria: Juanma Bajo Ulloa. Donostiako Urrezko Maskorra bereganatu zuen. Antzeleak:: Silvia Munt (Carmen), Fernando Valverde (Gabriel), Susana García Diez (Ami), Laura Vaquero (Ami haurra), Txema Blasco (Aitona), Alberto Martín Aranaga (Gorka). Iraupena: ordubete eta 40 minutu.

Asteartea, irailaren 2an

“Ama Lur” (1968). Dokumentala. Gidoia: Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert. Euskal Herriari buruzko filma, frankismopean errodatua eta zentsurarekin arazo handiak izan zituena. Euskal filmagintzako izenburu klasikoa. Iraupena: ordubete eta 30 minutu.

Urriaren 2an, Mintegiko azken egunarekin batera, filmaren emanaldia hasi aurretik, seietan, aurkezpen ekitaldi bat izango da eta UVVk urtero bere ikasleen lanekin plazaratzen duen liburuaren 2012ko edizioa aurkeztuko du. Aldi berean, 2009an hasi zenetik atera dituen liburu guztien ale bana emango dio Kongresuko Liburutegiari.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia