euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal zineari begira itxiko da bihar Brasilen Ceara Nazioarteko Zinemaldiaren 21. edizioa

2011/06/14

Jon Garaño zuzendaria (argazkia CinemaNantes)
Jon Garaño zuzendaria (argazkia CinemaNantes)

PUBLIZITATEA

Brasilgo Fortaleza hirian aste oso batez Euskal Herriko zineari tarte berezia egin ostean, bihar bukatuko da Ceara Nazioarteko Zinemaldia. Jaialdiak Begiradak izeneko atalean euskal luzemetraia, labur eta dokumental sorta aurkeztu du, Unai Guerra produktore eta adituak bilduta. Zinemaldiak gonbidatuta, Brasilen izan da Jon Garaño zuzendari gipuzkoarra, '80 egunean' filma aurkezteko.

Fortaleza, Brasil. Bihar bukatuko den Ceara Nazioarteko Zinemaldiaren 21. edizioak euskal zinea ekarri du Brasilera, eta Begiradak izeneko atal berezia eskaini dio. Unai Guerra euskal produktorea izan da sail honen arduraduna, eta berak aukeratuta, luzemetraiak, laburmetraiak eta dokumentalak izan dira ikusgai Brasilgo hiri honetan.

Zinemaldiak gonbidatuta Fortalezan izan da Jon Garaño zuzendaria, '80 egunean' filmea aurkezteko. Filme honek adineko bi emakumeen maitasun istorioa kontatzen du eta nazioartean ibilbide luzea egiten ari da iazko irailean Donostiako Zinemaldian aurkeztu zutenetik. Munduan zehar 60 zinemalditan parte hartu du orain arte eta 19 sari jaso ditu Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendu duten lanak. 

Luzemetraien atalean ikusgai izan da baita ere Goenagak berak eta Aitor Arregik 2007an zuzendu zuten "Lucio" dokumentala. Filme honek Lucio Urtubia anarkista nafarraren bizitza kontatzen du: Frantzian erbesteratutako igeltsero honek 70eko hamarkadan First National Bank (orain Citibank) erakundea kinka larrian jarri zuen, euren bidaia-txekeak faltsifikatuz. Urtubiak ekimen anarkistetara bideratzen zuen eskuratzen zuen dirua. Dokumentalen arloa 'Ama Lur' filme historiakoarekin eta "Sagarren denbora" lanarekin osatu da.

Laburmetraiei dagokienez 16 lan izan dira guztira ikusgai, horien artean Oscar sarietarako aukeratuak izan ziren "7:35 de la mañana" (Nacho Vigalondo) eta "Éramos Pocos" (Borja Cobeaga).

-Zinemaldiaren webguneak Yotube.com-en bildu ditu Begiradak saileko lanen trailerrak: ikus hemen

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia