euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Zinearen VIII. Erakustaldia irekiko dute bihar Txilen Santiago eta Valparaisoko unibertsitateetan

2010/10/11

Txileko Euskal Zinemaren VIII. edizioko afixa
Txileko Euskal Zinemaren VIII. edizioko afixa

PUBLIZITATEA

Zortzigarren edizioa zabalduko du bihar Santiagon zein Valparaison Txileko VIII. Euskal Zine Erakustaldiak. Txileko Unibertsitate Katolikoak antolaturik, emanaldia igandera arte luzatuko da, Aizpea Goenagaren 'Sukalde Kontuak' (2009) izango delarik estreineko izenburua eta besteak beste emango direla Jabi Elortegiren 'Zorion Perfektua' (2009), Pedro Olearen 'Akelarre' (1983), Eva Lesmes-en 'La noche del escorpión' (2002), Omer Oké eta Charli Llorenteren 'Querida Bamako' (2007), Pedro Costaren 'Mi hijo Arturo' (2001) eta Kimuak sortako zenbait izenburu. Aldi berean eskainiko da Santiagon zein Valparaison.

Santiago, Txile. Bihar zabalduko ditu ateak Santiagon zein Valparaison, Txileko Euskal Zinearen VIII. Erakustaldiak. Hiriburuan Txileko Unibertsitate Katolikoaren eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren Txileko Ordezkaritza eta Euskadiko Filmategia lankide, estreineko eguneko filma Aizpea Goenagaren 'Sukalde Kontuak' (2009) izango da. Emanaldiek izenburu berriak eta zaharrak tartekatuko dituzte. Hona egitaraua Santiagon:

Urriaren 12an, asteartea
16:00, 19:00 eta 21:30etan
Sukalde Kontuak, Aizpea Goenaga (2009), 89 minutu

Urriaren 13an, asteazkena
16:00, 19:00 eta 21:30etan
Zorion Pefektua, Jabi Elortegi (2009), 95 minutu

Urriaren 14ean, osteguna
16:00 eta 19:00etan
Akelarre, Pedro Olea (1983), 100 minutu
21:30etan
La Noche del Escorpión, Eva Lesmes (2002)

Urriaren 15ean, ostirala
15:00 eta 16:00etan
La Noche del Escorpión, Eva Lesmes (2002)
15:00, 19:00 eta 21:30etan
Querida Bamako, Omer Oké eta Charli Llorente, dokumentala (2007), 99 minutu

Urriaren 16an, larunbata
19:00 eta 21:30etan
Kimuak laburmetraiak (2008):
Asämara, Jon Garaño eta Raúl López (2008), 9 minutu
Autorretrato, Javi Alonso eta Raúl López (2008), 14 minutu
Berbaoc, Artelekuko Animazio Tailerra (2008), 5 minutu
Cotton Candy, Aritz Moreno (2008), 11 minutu
On The Line, Jon Garaño (2008), 11 minutu
El Tiempo Prestado, David González Rudiez (2008) 16 minutu
Tras Los Visillos, Raúl López eta Gregorio Muro (2008) 16 minutu
Yo Sólo Miro, Gorka Cornejo (2008), 19 minutu

Urriaren 17an, igandea
16:00, 19:00 eta 21:30etan
Mi Hijo Arturo, Pedro Costa (2001)

Sala CineUC Aretoa
Centro de Extensión Pontificia Universidad Católica de Chile
Alameda 390. Santiago
Sarrera orokorrak $ 2.500
2x1 Grupo CineUC, Club Lectores del Mercurio, Club Viva Santiago eta Asociación de ex Alumnos UC
Telefonoak: 354 6507 / 354 6500 / 354 6546
http://www.cineuc.cl/Pages/cine.html

VALPARAISON

Pontificia Universidad Católica de Valparaíso, urriaren 12tik 16ra, 2010
-Asteartean, urriak 12: Mi Hijo Arturo
-Asteazkenean, urriak 13: Querida Bamako
-Ostegunean, urriak 14: Sukalde Kontuak
-Ostiralean, urriak 15: Zorion Pefektua
-Larunbatean, urriak 16: La Noche del Escorpión

19:00etan. Cineteca Pontificia Universidad Católica de Valparaíso
(Avenida Brasil 2830, Valparaíso) Sarrera libre
Telefonoak: (32) 2273191 - 2273190
www.ucv.cl



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia