euskal diaspora eta kultura
2009/04/28
PUBLIZITATEA
Montevideo, Uruguai. Joan den apirilaren 6ean Euskadiko Filmategiak eta Cinemateca Uruguaya erakundeak lankidetza hitzarmena sinatu zuten Montevideoko Euskal Erria elkartearen egoitzan. Bi elkarteek hartu eman oparoak dituzte azkenaldian, Euskal Erria partaide, eta hitzarmen honekin harreman horretan sakontzea da euren asmoa.
Sinadura ekitaldian Euskadiko Filmategiko zuzendaria, Mikel Arregi, eta Eusko Jaurlaritzako jarduneko Kultura Sailburuordea, Gurutz Larrañaga izan ziren. Cinemateca Uruguaya-ren ordezkari gisa Manuel Martínez Carril zuzendaria egon zen bertan.
'La Buena Nueva' Ameriketan estrainatzen
Bestalde, Cinemateca Uruguayak antolatzen duen XXVII. Nazioarteko Zinemaldian Helena Taberna zuzendari nafarraren 'La Buena Nueva' filmea izan zen ikusgai, Ameriketako estreinaldian. Emanaldian zuzendaria bera izan zen, filma ikusle uruguaiarrei aurkezteko.
[Cinemateca Uruguaya-ren XXVII. Nazioarteko Zinemaldiko afitxa]
Luzemetraia ikustera lagun asko hurbildu ziren eta filmak kritika onak jaso ditu. Herrialde latinamerikarrean egin zuen egonaldian Tabernak elkarrizketa ugari egin zituen zine munduko medioekin eta Uruguaiko Zine Eskolan hitzaldiak eman zituen.
Anderren arrakasta Punta del Este-n
Azkenik, Punta del Este-ko Zinemaldian 'Ander' filmeak arrakasta handia izan du eta, izan ere, Roberto Caston-ek zuzenduriko lanak Pelikula, Zuzendari eta Aktore Onenaren sariak jaso ditu bertan. Filma euskaraz egina dago eta bertan bere homosexualitatea deskubritzen duen baserritar gazte baten istorioa kontatzen da. Aipagarria da 'Ander'-ek Berlingo Zinemaldian ere saria jaso zuela: Arte eta Entseguko Nazioarteko Konfederazioa (CICAE) erakundeak ematen duen saria. Berlingo Zinemaldian estreinatu zen filma.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus