euskal diaspora eta kultura
2014/03/25
PUBLIZITATEA
Bilbao, Bizkaia. Egun Euskal Herrian bizi diren Venezuelako diasporako kideak elkarrekin bildu eta adiskideak agurtzeko aukera izango dute datorren apirilaren 12an, 19. Euskal Venezuelar Topaketan. Urtero urtero ehun lagundik gora bildu ohi dira hitzordura, Euskal Herria eta Venezuelako euskaldunen arteko harreman estua sustatzen duen zubilana eginez.
Aurten, antolatzaileek aditzera eman dutenez, topaketaren lekua aldatuko da. "Gure Venezuela maitearen egoera dela eta, egin genezakeen omenaldirik onena venezuelar erako bazkaria egitea zela pentsatu dugu", esan dute antolatzaileek. Hori dela eta bazkaria Venezuelako famili batek zuzentzen duen Galdakaoko jatetxe batean egingo da. Herriaren erdi-erdian dago jatetxea eta kokapena oso egokia dela gehitu dute antolatzaileek.
Hitzordua eguerdian hasiko da, urtean zehar hil diren lagunei eskainitako meza elizkizunarekin (erabakitzeke dago ze elizatan egingo den meza), eta ondoren, arratsaldeko hiruak aldera, bazkaria. Menua honakoa izango da: arepitak gazte eta gurinarekin, enpanadilla, galeper arrautzak saltsa arrosarekin eta "tequeño"-ekin; urdaiazkikoa labean erreta oilo entsalada eta urdaiazpiko ogiarekin, eta postrea: gazta; edariak eta kafea barne. Prezioa 26 euro.
Data gainean dela eta, antolatzaileek lehenbailehen erreseba egiteko eskatzen dute. Horretarako idatzi e-maila honako helbide hauetara:
-aldatze@euskalnet.net-pamayaz@gmail.com
-AMAYA.ZENARUTZABEITIAPIKATZA@osakidetza.net
Mezuan argi esan nortzuk joango diren, izen eta abizenekin, zerrenda ondo osatu ahal izateko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus