euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal txalaparta eta australiar didjeridoo-a elkarrekin, surf-ari buruzko 'Madera' filmean (bideoa)

2009/09/23

Kepa Alvarez surflari eta zinegilea (argazkia Awakate.blogspot.com)
Kepa Alvarez surflari eta zinegilea (argazkia Awakate.blogspot.com)

PUBLIZITATEA

Donibane Lohizuneko eta Donostiako surf filme jaialdietatik pasatu ondoren, ibilbide polita ari da egiten Kepa Alvarez donostiarraren 'Madera' laburmetraia. Filmeak surf taula bat eraikitzeko prozesua hartzen du ardatz eta soinu bandan euskal txalaparta eta australiar didjeridoo-a biltzen ditu, uztarturik, Iban Nikolai didgeridoo-an, eta Felipe Ugarte eta Ander Barrenetxea txalapartajole. 'Madera' aste honetan ikusi ahal izango da New Yorken, bertako Surf Festivalean. Hona laburmetraia, bere osotasunean; eta egile eta musikarekin harremanetan jartzeko bideak.

Donostia-San Sebastian.  Surf alorreko zirkuitoetan bide polita ari da egiten Kepa Alvarez donostiarraren 'Madera' laburmetraia. 7' 57''ko iraupena duen 'Madera'k surf taula bat nola egiten den erakusten du, prozesua hasieratik taula itsasoratzen den uneraino azalduz. Soinu bandari dagokionez, australiar aborigenen didgeridoo-a (Iban Nikolai jole) eta euskal txalaparta (Felipe Ugarte eta Ander Barrenetxearen eskutik) uztartzen ditu.

Laburmetraia asteburu honetan, ostiraletik aurrera New Yorken egingo den New York Surf Film Festivalean lehiatuko da.

Filma egin dutenekin harremanetan jartzeko:

-Kepa Alvarez, zuzendaria: kepaalvarez@hotmail.com
-Iban Nikolai, didgeridoojolea: nikoladidge@hotmail.com

-Iban Nikolai MySpace-n: www.myspace.com/ibannikolai
-Ugarte Anaiak Filckr-en: www.flickr.com/photos/smarlo/90165218



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia