euskal diaspora eta kultura
2014/01/30
PUBLIZITATEA
Boise, Estatu Batuak. Deialdiak kontutan hartzen ditu euskara ikasten ari den Boiseko ikasleak, baina berez publiko orokorrari zabaltzen zaion deia da. Izan ere, edonork har dezake parte eta bertan ematen zaizkio Santa Agedako koplen hitzak, entsaio txiki batzuk eginez karrikaratu aurretik. Ekitaldi sinpatikoa da, parte-hartzailea oso eta giro on berezia isurtzen du tenore horretan bertatik igarotzen direnen artean. Deialdia datorren astelehenerako egin da, gaueko 7etan, Euskal Museoan.
Partaideen artean, ikasle gazte eta zaharrak, norbanakoak eta familiak ere, guztiak kantatzeko eta lurra astintzeko prest, jendetza handirik ez, gero eta partaide gehiago biltzen duen deialdi boisetarrean.
Astelehenean egingo den saioaz gain, bigarren aukera ere badago astelehenekoa galtzen dutenentzat. Hau ez da kalean, ordea, eta bere ezaugarriak partikularrak dira. Boiseko Ikastolak antolatzen du, eta bertako haurrak dira partaide. Kasu honetan deialdia ostegunean da, goizeko 10:30ak aldean Ikastolaren egoitzan (1915 University Drive, Boise ID).
-Santa Agedako propaganda orria
-Albistea NABOren Astero astekarian
-Boiseko Euskal Museoa
-Boiseko Leku Ona jatetxea
-Boiseko ikastola
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus