euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal antzerkia merkatu berrien bila dator Tarregako Azokara Atlantikoaren alde batean ala bestean

2010/09/08

En la lona taldearen 'Exodo' lana
En la lona taldearen 'Exodo' lana

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin hiru euskal antzerki talde --En la lona, Trapu Zaharra eta Gaitzerdi-- Tarregako Firan izango dira irailaren 10etik 13ra. Tarrega antzerki munduan azoka nagusienetako bat da eta euskal taldeek bira eta emanaldi berrietarako kontratuak eskuratu asmoz datoz. Aurreko urteetan nazioarteko bira horietan euskal komunitateek antolaturiko emanaldiak ere egiteko aukera izan dute --Jaurlaritzak laguntzak ematen ditu-- eta Euskalkultura.com-etik antzerki talde hauei eta beste batzuei jarraipena egiteko gonbitea egiten diegu gure irakurleei.

Tarrega, Katalunia. Aurten ere, eta dagoeneko hamabost edizio jarraian dira, euskal antzerkiak azken ekoizpenen sorta bat erakutsiko du Tarregako Fira-n, Euskal Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin eta Euskal Teatroa plataformaren barruan.

Hiru proposamen ekarri ditu aurten plataformak, hiruak kale antzerkikoak.

Trapu Zaharrak 'Camping Renove' dakar, ikusleen partaidetza eta bapatekotasuna oinarri duen lana. Goitisolotarrak arbasoen jatorrizko herrialdera iritsi dira Uruguaitik, bizimodua ateratzeko asmoarekin. Horretarako, oinordetzan zenbait lursail jasoko dituztela uste dute eta haietan kanpin 'bitxi' bat eraikitzeko asmoa dute, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko. Bezeroei maitasuna eta pentsatu gabe egon ahal izateko lekua eskaini nahi diete. Ikusleak zerbitzu horietako batzuen aurkezpenaren eta erakustaldiaren lekuko izango dira. Helburua: abonatuak aurkitzea. Emanaldia Carrer Mitdga-n egingo da.

Camping Renove 2010 Trapu Zaharra
[Trapu Zaharra taldearen 'Camping Renove' antzezlana]

Nazioen Plazan, ostera, Gaitzerdik 'Udamina' lana aurkeztuko du, Shakespeare-en 'Udako gau bateko ametsa' antzezlanaren bertsioa, baina narrazio eta soinu banda berezi batekin.

Azkenik, gau partean, En la lona taldeak 'Exodo' ekarriko du, ikuskizun ibiltaria, gauekoa, ikusle guztientzat egokia, Plaça del Carme-n.

Era berean, Llotja izeneko gunean antzezlan eta talde hauei buruzko informazioa emango duen stand bat egongo da.  Emanaldiei buruzko informazio gehiago gure Agendan.

Taldeekin harremanetan jartzeko:

TRAPU ZAHARRA (Bernar Rementeria) Tximistarri, 36 bajo 20008 Donostia-San Sebastián. Tel/Faxa: (+34) 943 314701 info@trapuzaharra.com, www.trapuzaharra.com

GAITZERDI TEATRO (Yolanda Bustillo) (+34) 944 223 008, (+34) 656 727 946, produccioncalle@gaitzerditeatro.com, www.gaitzerditeatro.com

EN LA LONA (Paula Alfieri) Tel. (+34) 660139871 / (+34) 616000305. info@enlalona.es, request@enlalona.es, demandes@enlalona.es www.enlalona.es

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia