euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal taupadak hiriburuaren bihotzean: Ikus ‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaialdiko argazki galeria

2016/05/10

2016ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren, dantzarien partaidetza: Lomas de Zamorako dantzarien Kaixarranka
2016ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren, dantzarien partaidetza: Lomas de Zamorako dantzarien Kaixarranka

PUBLIZITATEA

Pirinioetatik hamar mila kilometrora, lan ederra egin zuten Argentinako euskal gizataldeko kideek joan den asteburuan Euskal Herriko jai giroa sortzen Buenos Aires erdigunean. Baliabiderik ez zitzaien faltatu; izan ere, dantza, musika, euskara, gastronomia, kirolak, literatura, jantzi tradizionalak eta beste hainbat euskal ikur jendaurretu zuten igandeko festan.

Buenos Aires, Argentina. Euskal Herriko kultura Buenos Aireseko jendearengana hurbiltzea du helburu nagusi ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ ekimenak eta aurten ere ondo asko bete du xede hori, Laurak Bat antolatzaile eta Argentina osoko hainbat euskal etxetako kideak lagun.

Jaialdia paregabea izan zen –bosgarren edizioa izan da aurtengoa eta urtetik urtera bere burua gainditzen du– eta oro har buenosairestarrak ez ezik, euskaldunak ere liluratu ziren lortutako euskal giroa ikustean. “Harriagarria” eta “ez genuen halakorik ikustea espero” bezalako esaldiak entzuten ziren, argentinarren artean ez ezik, Argentinan ikasten edo bisitan dauden euskaldunen artean ere.

Zaila da oso igandean bizi izandakoa hogei bat argazkitan islatzea; hautatutako irudi eta bideo hauek (ikusi Zutarriak-trikitixa-Ixilik eta Danborrada) 2016ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren laburpena baino ez dira. Argazki gehiago antolatzaileen Facebook kontuan aurki daitezke ‘BA Celebra al País Vasco’ izenpean.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia