euskal diaspora eta kultura
2014/07/02
PUBLIZITATEA
Trenque Lauquen, Argentina. San Juan gaua ospatu eta aldi berean komunitate osoari begirako ekitaldi bat burutu nahian, Udal Parkean erre zuen sorgin itxurako panpina erraldoia Buenos Aires probintziako Euskal Sustraiak Euskal Etxeak. Egurrei su eman aurretik, gainera, txokolate beroa eskaini zioten euskal etxeko lagunek ekainaren 29an parkera bertaratutako publikoari.
[Sorginez jantzita, sua kitzikatu zuten Trenque Lauquengo neskek (argazkiaEE)]
Iluntzean, San Juan gauaren esanahia azaldu zuen euskal etxeko kide den Alicia Parisek eta horren ostean dantzariek panpina inguratu zuten sugarrak indartu ahala. Suaren argipean, publikoa ere animatu zen dantzatzera eta dantzariekin batera kalejira bat osatu zuten. Ikuskizunari amaiera emateko, bi neskek fandangoa dantzatu zuten. “Bildutakoek txalo beroak eskaini zizkiguten eta eskatu ziguten jaia datozen urteetan ere egitea”, jakinarazi diote, pozik, EuskalKultura.com-i euskal etxeko arduradunek.
[Umeek gozatu zuten gehien euskal etxeko kideek proposatu zuten ikuskizun eta jaiaz (argazkiakEE)]
Hurrengo neguko solstiziorako urtebete falta den arren, euskal etxeak antolatuko dituen datozen ekintzarako ez da hainbeste itxaron beharko. Izan ere, uztailaren 12an eta 19an izango dira. 12an, Sanferminak ospatzeko Taberna antolatuko du Trenque Lauquengo euskal gizataldeak, janari eta edari tipiko eta, nola ez, dantza eta betiko alaitasunarekin. Uztailaren 19an, berriz, zine saio bat eskainiko da. Luzemetraia proiektatzearekin batera, debatea sustatuko da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus