euskal diaspora eta kultura
2011/03/29
PUBLIZITATEA
Shanghai, Txina. Shanghaiko Euskal Etxeak bere ekitaldien argazkiak sareratu ditu bere blogean, bertan izandako giro bikaina erakusteko. Azken ekitaldia joan den martxoaren 19an egin zuten squash txapelketa izan zen. Partidak One Park Avenueko kantxan jokatu zituzten txapelketan parte hartu zuten hamar jokalarik. Samuel Sevillano izan zen norgehiagokako garaile, finalean Alberto Garciari irabazi eta gero.
[Shanghai-ko Euskal Etxearen squash txapelketako partaideak txaloka eta finalistak sariekin (argazkia ShanghaiEE)]
Arrakasta handia izan zuen beste jarduera orijinal bat Shanghaiko 1go Tortilla Lehiaketa izan zen, martxoaren 12an. 18 tortilla aurkeztu zituzten kideek eta lagun asko bildu ziren euskal etxearen egoitzara, tortillak epaitu eta, batez ere, dastatzeko irrikaz.
Tortilla orijinalaren saria, Garazi Azkuek eta Mireia Gezuragak asmatu zuten 'Euskal Sushi' errezetak jaso zuen, sukaldaritza euskaldun eta asiarraren arteko fusio bitxia berau. Tortilla tradizional onenaren saria, Xabi Coronadok eta Fagorreko lankideek egin zuten 'Udalaitz' tortillak jaso zuen.
[Shanghaiko 1go Tortilla Lehiaketaren irabazleak (argazkia ShanghaiEE)]
Argazki gehiago Shanghai-ko Euskal Etxearen blogean, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus