euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal sukaldaritza erakustaldia eskaini zuten Etorritakoengatik EEko lagunek ‘Madryn al Plato’ jaialdian

2015/07/16

‘Madryn Platerean’ jaialdian, euskal sukaldaritza klasea (argazkia EE)
‘Madryn Platerean’ jaialdian, euskal sukaldaritza klasea (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Puerto Madryn hiri patagoniarrak turismoa eta eskualdeko elikagaiak sustatzeko antolatzen duen ‘Madryn al Plato’ (Madryn platerean) jaialdia uztailean zehar luzatuko da, ekintza ugari barne. Ekitaldiaren zortzigarren edizio honetan, Etorritakoengatik euskal etxeak berriro ere hartu zuen parte Ekoizleen eta Diseinu Azokan, standa ipiniz eta pintxoak egiteko sukaldaritza klase batekin.

Puerto Madryn, Argentina. Udaleko Turismo eta Kirol Idazkaritzak antolaturik eta 60etik gora stand partaide, uztailaren bigarren asteburuan izan da aurten ‘Madryn Platerean’ ekitaldiko Ekoizle eta Diseinu Azoka. Ekitaldia 84. zenbakidun Eskolako erabilera anitzeko aretoan izan zen, Patagonia eskualdeko hainbat ekoizle eta hiriko gizataldeak partaide.

Etorritakoengatik euskal etxeari dagokionez, bi betebehar izan zituen asteburuan. Alde batetik, euskal standean, euskal kultura zabaltzeaz gain pintxoak eskaini zizkion publikoari; bestetik, euskal sukaldaritza klase bat emateaz arduratu ziren euskal etxeko kideak.

Eskola uztailaren 12an izan zen, boliviar, galestar eta judutar kolektibitateen eskolekin batera, eta plater tipiko bat nola egin irakastea izan zuen helburu. Andy Elorriaga, Liliana Martin eta Diana Lleonart Alberdi euskal etxeko chefek pintxoak aukeratu ziuzten irakasgai eta mota askotakoak egiten irakatsi zuten. Behin mokaduak prestatuta, dastatu ere egin ahal izan zituen publikoak. 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia