euskal diaspora eta kultura
2014/03/21
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Aste honetan Japonian da Daniel Lopez sukaldari donostiarra, Fukuoka hiriko Gourmet City 2014 sukaldaritza jaialdian parte hartzen. Japonia hegoaldeko hiri eta eskualde honetan gastronomiak eta kalitatezko produktuak oso aintzat hartzen dituzte eta sukaldaritza tradizioa handia dago.
Jaialdiaren baitan Daniel Lopezek afari berezi bat prestatuko du, gaur bertan, beste bi sukaldariekin elkarlanean: Uwe Opocensky alemaniarra (Hong Kong-eko Mandarin Oriental Hotelekoa) eta Shunji Isoyama japoniarra, Fukuokako Nishitetsu Grand Hotelekoa. Lopezek bere euskal ikutu berezia ekarriko dio afari honi. Donostiarraren jatetxeak, Kokotxak, Michelin gida ospatsuko izar bat du.
Eneko Atxa San Frantziskora
Bestalde, euskal gastronomiako izar berri nagusienetako bat, Eneko Atxa bizkaitarra, San Frantziskon izango da maiatzean. Atxak bi afari berezi prestatuko ditu Los Gastoseko Manresa jatetxean, bertako David Kinch sukaldaraiarekin elkarlanean, Euskal Kazeta egunkari estatubatuarrak aditzera eman duenez.
Atxaren jatetxeak, Azurmendik, Michelin gidako hiru izar ditu, eta bere ezaugarrietako bat da osagai freskoak eta bertakoak darabiltzala, asko eta asko jatetxeko baratzean bertan hazitakoak.
San Frantziskoko afariak maiatzaren 17 eta 18an egingo dira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus