euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zenbait euskal chef eta artista emakume indigenak lanera sartzeko Taupadak GKEren proiektuarekin bat

2009/10/01

Boliviako Amazoniako emakume hauei aukerak emateko ekimenaren aurkezpena (Argazkia: Hondarribiko turismoa)
Boliviako Amazoniako emakume hauei aukerak emateko ekimenaren aurkezpena (Argazkia: Hondarribiko turismoa)

PUBLIZITATEA

Bidasoaldeko (Gipuzkoa-Nafarroa arteko eskualdea) hainbat sukaldari eta artistak elkartasunezko afari eta pintura-eskultura erakusketa batera hurbiltzeko deia egin dute 'Taupadak' euskal GKEa, Boliviako amazoniar oihanean emakume indigenek gestionatuko duten turismo-zentro bat eraikitzeko garatzen ari den proiektuari laguntzeko. Zentroa ireki aurretik, Taupadak emakumeen formakuntzaz arduratuko da, lan munduan behar bezala sar daitezen. Bilbon egon ala ez, ekimenari laguntasuna eskaini nahi badiozu, egin dezakezu, 'zero mahaia' ere erosi ahal izango baita.

Hondarribia, Gipuzkoa. Bidasoa aldeko sukaldari eta artistek 'Emakume indigena botereratzeko garapen turistikoa' izenarekin 'Taupadak' euskal GKEa antolatzen ari den proiektuarekin bat egin eta urriaren 6ean, Bilboko BECen (Azoka) egingo den elkartasunezko afaria antolatu dute.

Ekimenaren helburua, Boliviako oihaneko San Ignacio de Moxos herrian turismo-zentro bat eraikitzea da, inguruan emakumeak modu hirujoitzean baitaude baztertuak: pobreziak baztertuak, kultura indigena bateko kide direlako baztertuak; eta emakumeak direlako baztertuak. Ez dute ia formakuntzarik jaso, denbora luzean eskola debekatua izan baitute, eta gaur egun ere ezin dute oraindik gizonezkoen baldintza beretsuetan sartu eskolara.

Hezkuntza eta lan munduan sartzea

Taupadak-en proiektu honekin, emakume askok, batez ere indigenak, orain arte amestu ezin zituzten aukera batzuekin egingo dute topo. Taupadak-ek kalitatezko heziketa teknikoa eta lan-trebakuntza espezializatua eskainiko die. Alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundia finantzatzen ari den 'Arajuruana' ('jende berria', bertako hizkuntzan) izeneko Institutu Teknikoa eraikiko da, eta beste alde batetik, San Ignacio-ko Musika Eskola, Goi mailako Institutu Tekniko bihurtuko da kultura eta identitate arloko ikasketak bertan irakasteko.

Turismo Zentroa eraikitzen hasi da eta euskal udal askoren laguntzari esker dagoeneko aurreratua dago oso. Eraikuntza lana Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du osotasunean. Gainerako instalazio eta beharrak dira orain finantziatu behar dena..

Sukaldari eta artista solidarioak

Txingudi aldeko artistek, sukaldariek eta udaletxeek erabat desinteresaturik hartuko dute parte Bilbon egingo den afari honetan. Batetik, Nestor Basterretxea, Javier Sagarzazu, Carmen Maura, Álvaro Machimbarrena, Susana Zaldívar, Aiert Alonso, Ramon Roteta eta Xabier Sagarzazuren lanak salduko dira dirua biltzeko. Afaria, berriz, Gorka Txapartegi, Ramon Roteta, Iñigo Lavado, Bixente Muñoz, Inaxio Muguruza eta Koldo Salinas-ek prestatuko dute, besteak beste.

[Bertan egon ala ez, badago ekimenari etxetik laguntzeko aukera, hala nola telefonoz, (34) 699 399 463 zenbakira deituz; edota diru-sarrera bat eginez kontu honetara, 3035 0065 78 0650032000, 'Zero Mahaia' ipiniz



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia