Bilbo, Bizkaia. Oraindik ez dakienarentzat, bisitari berezi bat jasoko du Euskal Selekzioak datorren martxoaren 23an, larunbata, Bilboko Katedralean. Hau ez da izango Euskal Selekzioak Uruguaikoa aurkari duen lehen aldia. Lagunarteko lehenengo partida 1998ko abenduan izan zen, Donostiako Anoetan, eta euskaldunak irten ziren garaile. Bigarren aldia, irabazleak baita ere euskaldunak, 2003ko abenduan izan zen, San Mamesen.
Hirugarren norgehiagoka honetan, Marcelo Bielsa argentinarraren zuzendaritzapean iritsiko da Bilbora orain arteko emaitza horiek aldatu nahirik. Bertako afizioa eta hiria ez zaizkio batere ezezagunak argentinarrari; izan ere Bielsa Athletic-eko entrenatzailea izan zen 2011-2013 artean eta irudi ona eta zale asko utzi zituen bertan.
Txartelak salgai
Uruguaiko selekzioak izen handia du munduan, bitan irabazi du Munduko Futbol Txapelketa (1930ean eta 1950ean) eta 15 aldiz Amerikako Kopa. Gaur egun kontuan hartzeko selekzio indartsua da mundu mailan, FIFAren zerrendan 11. postuan dago eta 2026ko Munduko Txapelketari begira bigarren postuan dago kanporaketen zerrendan. Euskal Selekzioaren nazioarteko azken partida, berriz, 2020ko azaroaren 16an izan zen, Costa Ricako selekzioaren kontra, Eibarko Ipurua futbol zelaian.
Partidarako sarrerak hemen eros daitezke, prezioa 18 eta 29 euro artean.