Donostia-San Sebastian. Irailean sarturik, asteburu bizia daukagu datorren hau Estatu Batuetako euskal hitzorduetan. Bihar bertan, Tater Tots Festivalaren baitan, bihar irailaren 17a, Ontarioko Euskal Etxeak parte hartuko du, pintxoak, ogitartekoak, paella, tot estiloko brabak eta kalimotxoa, baita 'tots-tila' ere eskainiz goizeko 11etatik 22etara, elkartearen egoitzan, Depot Lane-n, garatuko den programarekin. Eta Igandean, Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeak larrazkeneko bere klub piknika egingo du 11:30etatik 16ak arteBartley Ranch Plaza Pavilion eraikinean, bazkaria 12:etan, eta ondoren jokoak haurrentzat, mus partidak, musika...
Igande honetan baita ere, bere urteroko piknik festa egingo du Seattle-ko Euskal Etxeak, Lake Sammamish State Park-en, goizeko 11etatik aurrera. 12etan euskal meza, aita Antton Egiguren bertatik emaile [eta aldi berean online emanez bertaratu ezin dutenentzat]. Bazkarian, bildoskia, txorizoa, entsalada... eta ohiko giro ona inguru zoragarria lagun. Ondoko egunetan aipatuko dugu ondoko asteburuko Coloradoko Euskal Besta, Grand Junctionen; ahaztu gabe urriaren 8ko Rocklineko Iparreko Ibarra Euskal Etxearen urteko piknika Lincoln-en, NABO Kantari Egunarekin batera, Iñaki Reca akordeoi-jotzailea musikari.