euskal diaspora eta kultura
2008/12/15
PUBLIZITATEA
Mexiko DF, Mexiko. DFko Euskal Etxean Homenaje a la Pelota Vasca (Omenaldia Euskal Pilotari) izeneko liburua aurkeztu zuten joan den astelehenean, abenduaren 8an. Ekitaldian Eduardo Villegas, 'Mexikoko Frontoi Federazioa' elkarteko zuzendaria, José Musi Chaya elkarteko zuzendari ohia eta 'Kultura Fisiko eta Kirol Batzorde Nazionaleko (Conade, Comisión Nacional de Cultura Física y Deporte) zuzendaria, Carlos Hermosillo, izan ziren, besteak beste.
Bi erakunde hauek izan dira liburuaren sustatzaileak eta ekimen honekin urteetan zehar Mexikoko euskal pilotaren historia egin duten pilotarieri omenaldia egin nahi izan diete. Liburuak historia horren arrakasta jasotzen du: 223 domina, horietako 41 Mexiko 68 eta Barcelona 92 joko olinpikoetan lortuak (13 urre, 7 zilar eta 21 brontze).
Etorkizunerako erronkak
Ekitaldian Mexikoko Frontoi Federazioko zuzendari ohiak, José Musi Chayak, datozen urteetan Mexikoko pilotariek izango dituzten erronkak aipatu zituen: 2009an Munduko Bi Kopa jokatuko dituzte, 2010an Frantzian Munduko txapeldun tituloa berresten saiatuko dira, eta 2011an Guadalajarako Joko Panamerikarretan parte hartuko dute.
[Aurkezpenera bildu ziren pilotariek euren poza agertu zuten 'Homenaje a la Pelota Vasca' liburuaren argitalpenagatik (argazkia Conade)]
Lotura interesgarriak
Mexikoko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com
VascosMexico webgune eta foroa
www.vascosmexico.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus