euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal pilota txapelketa jokatzen ari dira Quebec-eko Euskal Abentura Amerikarraren Parkean, T. Pistolen

2009/07/30

Trois Pistoleko frontoian pilota txapelketa jokatzen, iazko edizioari dagokion irudian (argazkia cbc.ac)
Trois Pistoleko frontoian pilota txapelketa jokatzen, iazko edizioari dagokion irudian (argazkia cbc.ac)

PUBLIZITATEA

Quebeceko Trois Pistoles herrian dagoen Le Parc de l'aventure basque en Amérique edo Euskal Abentura Amerikarraren Parkean, euskal pilota txapelketa jokatzen ari dira egunotan. Esaten dutenez, bertan dago Kanadako euskal frontoi tradizional bakarra. Partidak uztailaren 24ean hasi ziren eta datorren igandean, abuztuaaren 2an, bukatuko dira. Pilotaz gain, bestelako ekitaldi kulturalak ere badira, tartean euskal musika emanaldiak. Larunbaterako euskal afari handia antolatu dute eta igandean, berriz, maila guztietako pilota finalak bukatzean, kabalkada egingo da.

Trois Pistoles, Quebec. Uztailaren 24ean hasi zen euskal pilota txapelketaren 14. edizioa 'Le Parc de l'aventure basque en Amérique' edo Euskal Abentura Amerikarraren Parkean. Kategoria ezberdinetako partidak jokatzen ari dira bertako frontoian igandera arte. Abuztuaren 2an, finaletan lehiatuko dira pilotariak eta sari banaketa festa egingo dute.

Trois-Pistoleko Euskal Abentura Amerikarraren Parkea 1996. urtean izan zen eraikia izan. Eraikina San Lorentzo ibaiaren ertzean kokatzen da eta euskal baleazaleen omenez altxatu zen. Euskal museo bat biltzen du barruan eta bertan jasotzen da euskaldunek inguru honetan egindako lanaren historia, besteak beste hamaika arrantza tresna erakutsiz. Erakusketa aretoaz gain bertan kokatzen da Kanada osoan dagoen euskal frontoi tradizional bakarra omen dena eta hau dela eta leku aproposena suertatu ohi da, egunotan jokatzen ari den pilota txapelketa antolatzeko. Hamar egunetan zehar luzatzen den txapelketa ez da soilik kirol topaketa. Pilota aitzaki, partiden ondoren euskal kulturarekin zerikusia duten beste zenbait ekintza antolatu dira, dantza eta musika emanaldiak tartean.

Euskal kulturari eskainitako egitaraua, igandean 18:00etan amaituko da sari banaketa egiteko festa handi batekin, baina aurretik, larunbatean, afari handia izango da eta igandean bertan pilota finalen ostean, euskal desfilea egingo da 13:30etatik aurrera.

-Informazio gehiago Parkearen webgunean: www.aventurebasque.ca



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia