euskal diaspora eta kultura
2011/03/04
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Diasporako pilotazaleek badute zer ikusi eta zer gozatu, internetek eskaintzen dizkien aukerei esker. Lehen Euskal Herritik kanpo pilota partidak ikusi nahi zituenak Canal Vasco edo ETB-Sat-en bidez egin behar bazuen ere, gaur egun sarean hainbat saio eta emanaldi zuzenean ikus daiteke. Eta, munduko bazter batetik bestera dauden ordu aldaketengatik zuzenekoak jarraitu ezin dituztenek ere badute beste biderik, hainbat katek eta pilota elkartek partida interesgarrienen laburpen- bideoak jartzen baituzte sarean.
Antena 3 espainiar telebista pribatuaren Nitro kateak, adibidez, 'Fronton' saio beteranoa eskaintzen du larunbatero 18:00etatik aurrera (Euskal Herriko ordua), saioa egiten duen Bainet euskal enpresako Jose Antonio Cantalapiedrak EuskalKultura.com-i baieztu dionez. Ikusteko egin behar den gauza bakarra hauxe da: ordu horretan Nitroren webgunera jo eta 'Fronton' saioaren atala aukeratu. Webgunean aurreko partiden bideo eta laburpenak ere daude ikusgai.
ETBn ere bada pilota sarean ikusteko aukera. Horretarako, jo EITB-ren webguneko Streaming zuzenean atalera, eta bertan honakoak izango dira ikusgai: ostiraletan 22:15tik 00:30tara ETB Kantxa saioa eta igandetan bi saio, batetik zesta punta, 13:00tatik aurrera, eta ondoren pilota, 17:00tetan hasita.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus