euskal diaspora eta kultura
2012/02/10
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Eresbilek, Musikaren Euskal Artxiboak, bertan gordetzen diren fondoei buruzko informazioa eman du, eta iaz eskuratu zituen ia 3.000 dokumentu berriak kontuan hartuta, orotara 210.000 dokumentu inguru dituela azaldu zuen prentsaurrean Jon Baguesek, artxiboko zuzendariak.
Material hau guztia eskuragarri da mundu osoko erabiltzaileentzako www.eresbil.com webgunearen bitartez. Webgune hau ezaguna da jada Diasporako zenbait koru eta musika taldeen artean, baina arduradunek Diasporako musikazale orori bertan sartu eta artxiboa deskubritzeko gonbitea luzatu diete.
Webgune honen bitartez erabiltzaileak, adibidez, bilatzen ari den partitura edo dokumentua aurkitu dezake eta zenbait kasuetan zuzenean deskargatu dezake internet bidez. Beste zenbaitetan artxiboarekin harremanetan jarri beharko du eta dokumentua eskatu. Eresbilek korreo bidez bidaliko dio eskatutakoa.
Webguneak Euskal Partitura atal aberats bat du. Artxiboak ikusmiratzeko, jo hona.
Jon Baguesek azaldu duenez, Internet eta sare sozialen bitartez gero eta hedapen gehiago ari dira izaten Eresbileko fondoak. 2011an zehar webguneak 39.396 bisitari izan zituen. Datu bitxi bezala Baguesek aipatu du bisita gehienak Estatu Batuetatik datozela %53,57 (21.321). Espainiatik bisiten %29,49a jaso dira (11.670).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus