euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal partaidetza handiko Nazioarteko Biltzarra Kultura Ikasketez Boisen itzulpengintzari eskainia irailaren 12tik 14ra

2023/09/13

"TRANSLATION: A Wor(l)ds in Other Wor(l)ds" izenpean, Kultura Ikasketen Nazioarteko 2. Biltzarra Boisen egingo da irailaren 14tik 16ra
"TRANSLATION: A Wor(l)ds in Other Wor(l)ds" izenpean, Kultura Ikasketen Nazioarteko 2. Biltzarra Boisen egingo da irailaren 14tik 16ra

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Kultura Ikasketen Nazioarteko 2. Biltzarra du izena (2nd International Conference on Cultural Studies) eta Boiseko Boise State Unibertsitateko (BSU) Munduko Hizkuntza Saila eta Renoko UNRko (University of Nevada, Reno) William A, Douglass Euskal Ikasketa Zentroa dauzka antolatzaile. Boisen hasiko da ostegun honetan eta larunbateraino luzatuko "TRANSLATION: A Wor(l)ds in Other Wor(l)ds" izenburupean, Etxepare Euskal Institutua eta Orai Elhuyar lankide.

Hizlari eta partaideen artean izango ditu —parte hartze ordenari segituz— Nere Lete, Igor Leturia, Urtzi Urrutikoetxea, Marina Perez de Mendiola, Uxue Alberdi, Kirmen Uribe, David Romtvedt, Maialen Fernandez Martinez, Asier Barandiaran, Eider Rodriguez, Xabier Irujo, Beret Norman, Nele Hempel-Lamer, Jennifer Good, Harkaitz Cano, Maialen Berasategi, Clyde Moneyhun, Marta Iravedra, Casey Kennington eta Ziortza Gandarias, baita Larraitz Ariznabarreta eta Juan Garzia ere. Musika partean, Joxan Goikoetxea eta Olatz Prat.

PROGRAMA LABURTUA (ikus hemen programa zehatza)

Osteguna, irailaren 14a
- 5:30pm harrera ekitaldia

Nere Lete (Boise State University)
"A home with two balconies"

- Segidan, Emanaldia: Joxan Goikoetxea & Olatz Prat
"Biziak bizi nau / Gracias a la vida / Thanks to Life"

Ostirala, irailaren 15a
 - 9:00am to 3:00pm Conference Presentations "Crisscrossing Cultures"

- 3:15pm Keynote Address: Igor Leturia, PhD
"Past, Present and Future of Translation Technologies for Basque"
Eloise Garmendia Bieter Basque Studies Chair Visiting Scholar

- 4:15pm Concert: Shakespeare in Basque
Joxan Goikoetxea and Olatz Prat

Larunbata, irailaren 16a
- 9:00am to 12:30pm Conference Presentations
"Teaching Translation" and "A Wor(l)d of Difference"
"Biziak bizi hau / 

- Informazio gehiago: wlconference@boisestate.edu helbidera idatziz
- Izena ematea, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia