euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Pack eta Pierre Oteiza enpresek euskal produktuez eginiko Gabonetako saskiak eskaintzen dituzte

2007/12/20

Euskal Packek eskaintzen duen Gabonetako sorta
Euskal Packek eskaintzen duen Gabonetako sorta

PUBLIZITATEA

Gabonak gainean daude eta horren ohitura daukaten euskal familia gehienek prest izango dituzte egun berezi hauetan jango dituzten otorduetarako mokauak. Hala ere sasoi honetarako opari berezi baten bila dabilenak badu oraindik astirik kutixi sorta ederra eskuratzeko. Euskal Pack enpresak, adibidez, euskal mozkinez osaturiko Gabonetako saskiak eskaintzen ditu bere webgunean. Pierre Oteizak, aldiz, bakoitzak bere otzara osatzeko aukera ematen du. Biek ala biek mundu osora zerbitzatzen dituzte euren produktuak.
Internet bidez euskal gastronomia produktuak saltzen dituen enpresa biarriztarra da Euskal Pack. Gabonetako jaiak direla-eta lapurtarren eskaintzan lote bereziak topa daitezke, egun hauetan etxean dastatzeko kutixi sorta tentagarriarekin. Hala nola Barkoxeko Uhartia baserriko foie gras de canard, Ezpeletako piperrekin eginiko euskal budina, Mendigorriako ardoa, euskal gazta, intxaurrak, Akitaniako orein axoa, irasagarra... Euren eskaintzaren barruan gainera, Euskal Herriko 'Le Journal du Pays Basque' egunkaria eta 'La Semaine du Pays Basque' astekarien harpidetzak ere datoz. Mota eta gustu askotarako packak dituzte: jaioberrientzako, gozozaleentzako, saski tematikoak... Enpresak Europa eta Ameriketara eta oro har mundu osora bidaltzen ditu bere euskal produktuak.

[Goiko irudian Pierre Oteizaren stand bat, euskal jai batean]

Munduko edozein puntatik euskal produktuak eskuratzeko beste bide bat Pierre Oteiza enpresa izan daiteke. Nafarroan Beherean, Aldude bailaran, du egoitza enpresa honek, eta Parisen ere badauka denda. Frantziako euskal etxeekin harreman estua du eta haien jaietan standa jarri ohi du. Enpresak erosleei euren saskiak osatzeko aukera ematen die webgunearen bitartez. Euren katalogoan, zabala da eskaintza: foie gras eta paté-ak, Ezpeletako piperrak, gazta, confit, magret de canard, patxarana, Irulegiko arnoa... Enpresak gainera produktuak, eskaria jaso eta bost egunetara entregatuko dituenaren konpromisoa hartzen du, Euskal Herrian, Frantzian eta baita gainerako herrialdeetan ere.


Lotura interesgarriak

Euskal Pack enpresaren webgunea
www.euskalpack.com

Pierre Oteiza enpresaren webgunea
www.pierreoteiza.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia