euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal ordezkaria, Maria Milagros Castañeda, Immigrantearen Erregina Probintziala hautatua Concordian

2011/09/12

Maria de los Milagros Castañeda Arletaz, euskal gizataldearen ordezkaria eta Immigrantearen Erregina Probintziala, larunbatean Concordian hautatua (argazkia Mariano Silva-Torrea/EuskalKultura.com)
Maria de los Milagros Castañeda Arletaz, euskal gizataldearen ordezkaria eta Immigrantearen Erregina Probintziala, larunbatean Concordian hautatua (argazkia Mariano Silva-Torrea/EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Euskal gizataldearen ordezkaria, Ibaiko Izarra Euskal Etxeko kide den Maria de los Milagros Castañeda Arletaz hautatu dute atzo igandez Entre Rios probintzia argentinarreko Concordian Immigrantearen Erregina Probintziala. 'Mili', lagunek esaten diotenez, ikaslea da Unibertsitate Teknologiko Nazionalean eta 22 urte dauzka. Hasieratik adierazi zuen euskaldunen ondorengoen ordezkari duin eta aktiboa izateko bere engaiamendua, euskal enbaxadari gisa jarduteko, eta euskaldunen eta euren kulturaren berri emateko asmoa bere erregin-agintaldian. Bestalde, bertako euskaldunek euskal stand-a ipini eta Concordiako Gazte Lurra taldeko dantzariak ere aritu ziren Immigrantearen jaiaren baitan.

Concordia, Argentina. Immigrantearen Erregina Probintzialaren hautaketa joan den larunbatean egin zen Uruguai ibaiaren ertzeko hiri argentinar honetan, hamar bat hautagai tartean. Euskal ordezkaria, Maria de los Milagros Castañeda Arletaz-ek bereganatu zuen 2011ari dagokion XVIII. edizio honetako koroa. Berarekin batera, hautatu zituzten María Agustina Esper González, siriar-libaniar komunitateko kidea, 18 urtekoa, 'Kultur Enbaxadari' gisa; Lehenengo Printzesa, Melina Paola Borda Gonzalez, uruguaitar ondorengoen ordezkaria, 17 urtekoa; eta Miss Atsegina, suitzar gizataldeko Maria Milagros Gaillard Preuss, 16 urtekoa.

Concordiako immigrante eta gizatalde komunitateen bilgarri den 'Inmigrante Unidos de Concordia' taldeak antolatzen duen programa aurreko asteko asteburuan hasi zen Suzien Martxarekin eta Hiriaren garapenari ekarria egin dioten immigranteentzako ziurtagiriak emate ekitaldiarekin; eta azkeneko asteburu honetan amaitu da, ostegunetik igandera muntatutako stand, gastronomia dastaleku eta kultur show eta emanaldiekin. Hor tartean, euskaldunak ere aritu dira janari- eta kultur-standarekin; eta bertako 'Gazte Lurra' taldeko dantzariek ere erakustaldia egin zuten, Lantzeko Inauteria aurkeztuz agertoki gainean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia