euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporaren ikuspuntua ere partaide, euskal identitatea aztertuko dute gaur hasiko den Azkoitia Forum-en

2011/02/24

Xabier Euzkitze komunikatzaile eta aurkezlea eta Asier Aranbarri, Azkoitiako alkatea (argazkia AzkoitiakoHitza)
Xabier Euzkitze komunikatzaile eta aurkezlea eta Asier Aranbarri, Azkoitiako alkatea (argazkia AzkoitiakoHitza)

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko idazle, gogoetagile eta pentsalari talde batek euskal identitateari buruzko hausnarketa publiko bat egingo du gaur eta bihar Azkoitian, Forum Azkoitia izeneko jardunaldietan. Xabier Euzkitze bertsolari eta komunikatzaileak koordinatuta, "ikuspegi politikotik urrundu eta antropologikora hurbiltzen" saiatuko dira. Euskal Diasporaren ikuspuntu eta lekukotasuna ere islatuta egongo da, izan ere Joseba Etxarri Euskalkultura.com-eko zuzendaria tarteko "Euskal Herritik milaka kilometrotara euskal nortasuna nola bizi daitekeen" azalduz. Gainerako hizlariak izango dira: Jon Sarasua ikertzailea, Iñaki Egaña historialaria, Tere Irastortza idazlea, Terexa Lekunberri etnologoa, Andoni Olariaga filosofoa, Hizkuntza Politika sailburuorde izan ziren Patxi Baztarrika eta Ramon Etxezarreta, eta Joxerra Gartzia kazetaria; Azkoitiko alkate Asier Aranbarri eta Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanorekin batera.

Azkoitia, Gipuzkoa. Azkoitiko Udalak antolatzen duen Forum Azkoitia topaketan euskal nortasunari buruzko hausnarketa egingo dute gaur eta bihar Euskal Herriko hainbat adituk. Forumaren bigarren edizioa da hau eta Xabier Euzkitze bertsolari eta komunikatzailea izango da saioen moderatzailea. Jardunaldien aurkezpenean “euskal identitatea, ikuspegi zabal batetik” lantzeko asmoa agertu zuen Euzkitzek, "gai mamitsua, interesgarria eta egunerokotasunari lotutakoa” baita.

Lehen saioa gaur goizeko 9:30etan hasiko da, Azkoitiko Elkargunean. Asier Aranbarri Azkoitiko alkateak eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak egingo dute jardunaldien aurkezpena eta ondoren Xabier Euzkitzek zuzendu eta gidatuko du saioa. Antolatzaileek herritarrei bertaratzeko gonbitea egiten diete, "jardunaldiak, euskal nortasunaren inguruan interesa duten guztientzat" irekiak direlako. Parte hartu nahi izanez gero, izena eman harremanak@azkoitikoudala.com helbidera idatziz edo 943-85 71 76 telefonora deituz.

EGITARAUA

Gaur, otsailak 24

-09:30 Atarikoa. Agurra: Asier Aranbarri- Azkoitiko alkatea
Irekiera: Markel Olano - Gipuzkoako Ahaldun Nagusia.
-10:00 Sarrera.  Xabier Euzkitze. Bertsolaria. Komunikatzailea.
-10:15 Hitzaldia: "Ideia batzuk euskaltasunaren norabideaz"
hizlari, Jon Sarasua. Bertsolaria. Informazio Zientzietan doktorea
-11:15/11:45 Kafea
-11:45/12:15 Hitzaldia: "Euskal nor tasuna historian zehar"
hizlari, Iñaki Egaña. Historialaria
-12:15/12:45 Hitzaldia: "Denaz eta senaz"
hizlari, Tere Irastortza. Euskal filologian lizentziaduna. Irakaslea. Idazlea.

-15:15/15:45 Hitzaldia: "Euskal nortasuna iparraldetik ikusita"
Terexa Lekunberri. Etnologoa. Euskal Kultur Erakundeko Ondarea zerbitzuko arduraduna
-15:45 Galderak eta iradokizunak

Bihar, Otsailak 25

-09:30/10:00 Hitzaldia: "Euskal herri imajinarioaren eraikuntza"
Andoni Olariaga. Filosofian lizentziaduna.
-10:00/10:30 Hitzaldia: "Ameriketako familia"
Joseba Etxarri. Kazetaria. Idazlea.
-10:30/11:00 Kafea
-11:00 Mahai-ingurua: "Euskal identitatea... bakarra ote?"
• Patxi Baztarrika
Filosofian eta Zientzietan lizentziaduna. Hizkuntza Politika sailburuorde ohia.
• Ramon Etxezarreta
Euskal Filologian lizentziaduna. Hizkuntza Politika sailburuorde ohia.
• Joxerra Gartzia
Idazlea. Kazetaria. EHUko irakaslea
-12:30 Eskariak eta galderak
-13:00 Ondorioak eta itxiera. Asier Aranbarri - Azkoitiko alkatea



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia