euskal diaspora eta kultura
2010/10/11
PUBLIZITATEA
Medellin, Kolonbia. Antioquiako hiriburuko euskal etxe gazteak antolatzen duen lehenengo Euskal Astea da Eusko Jaurlaritzak aurten bertan, apirilaren 13an ofizialki euskal etxetzat onetsi zuenetik. Hona datozen lau egunotan garatuko den egitaraua:
Astelehena, urriaren 11ean
-6:30 pm-etan: Hitzaldia 'Euskal musikagileak' gaiaz, Rodolfo Perez maisuak emana, ondoren solasaldi bati ekingo zaiola, partaide hizlaria bera eta Luis Carlos Rodriguez eta Libe de Zulategi. Arte Ederren Unibertsitate-Fundazioko Antonio J. Cano Aretoan
Asteartea, urriaren 12an
-5:30 pm-etan: Hitzaldia, 'Luis Miguel de Zulategi euskal musikaria' gaiaz, Luis Carlos Rodriguez doktoreak emana. Beethoven Aretoan.
-6:30 pm-etan: Eta ondoren kontzertua, zenbait euskal musikagileren musika joz (Zulategi, Ravel, Gonzalez Vidal), Arte Ederretako Unibertsitate-Fundazioan
Asteazkena, urriaren 13an
-6:30 pm-etan: Hitzaldia 'Euskal ohiturak' gaiaz, Juan Manuel Santamaria apeza hizlari
-7:30 pm-etan: Antzerki Taldearen aurkezpena, Armando Echeverri bazkidearen eskutik
Osteguna, urriaren 14ean
-2:30 pm-etatik 5:30etara: Gastronomialdia: hitzaldiak euskal gastronomiaz, euskal ardoez, arlo horretako ohiturez...; 'Antiokiako Dantzari Txikiak' taldearen aurkezpena, Catalina Fernandez zuznedari. Antzeoki Ttipian, erdiko patioan.
Xehetasun gehiago: 2390047 - 2391845 - 2291400 ext. 121
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus