Cordoba, Argentina. Pandemia eta itxialdien ondorioz, zapore gazi-gozoa utzi zigun askori ahaztezina izango den 2020 urteak. Gazia gehienbat, baina hala ere, aipagarriak dira baita ere euskal diasporako hainbat erakundek egoerari aurre egiteko proposatzen hasi ziren aukera eta eskaintza berritzailek. Egoera berrira ahal zen heinean egokitu eta urtean zehar, hamaika jarduera jarri zituzten eskuragai –batez ere sare sozialetan– guztiak baldintza berrietara moldatuz eta jendeari une latzak arindu eta laguntzeko asmoarekin.
Cordobako Gerora Elkarteak sortutako bideo bat partekatu nahi dugu gure irakurleekin. EEko ‘Lurra eta Haizea’ musika taldeak deituta, euskal kantutegiko klasikoetako bat, ‘Aldapako’, hartu eta bertsioa egin zuten, Argentina osoko musikariak lagun. Bideoa joan den irailaren 8an sareratu zuten, Diasporaren Egunarekin bat beraz eta Geroraren hamargarren urteurrena modu berezi honetan ospatzearren.
Bertan ikus daitekeenez, musikariek –guztiak euskal-argentinar kolektibitatekoak–, banaka egin zituzten grabazioak, bakoitza bere etxetik, eta ‘Lurra eta Haizea’ taldeko kideak arduratu ziren koordinazioaz. Musika tresnen artean, Euskal Herriko ezagunenak agertzen dira, hala nola alboka, txalaparta, xirula eta ttunttuna. Zorionak eta eskerrik asko opariagatik, taldea!
[Diasporatik, 'Aldapeko' abestiaren bertsioa, Argentina osoko euskal musikarien eskutik]
Bideoan agertzen diren musikariak:
Txistulariak
-Fernando Zabalza, Cordoba hirikoa
-Jose Maria Gutierrez, Buenos Aires hirikoa
-Santiago Chamorro, Cordoba hirikoa
-Abel Noseda, Necocheakoa
-Nerea Balzola Aguilera, Mar del Platakoa
-Aitor Hormaechea, Mar del Platakoa
Gitarra
-Franco Seghesso, Cordobako El Corcovado herrikoa
Xirula eta Ttunttuna
-Noe Fernandez, Cordoba hirikoa
Alboka
-Mauro Tellechea, Buenos Aires hirikoa
-Gaspar Jaurena, Cordobako Rio Tercero hirikoa
Saxo Tenorra
-Javier Salvarredi, Mendoza hirikoa
Acordeoia
-Luis Carricaburu, Cordobako Villa Mariakoa
-Alex Garate, Cordobako Unquillo herrikoa
Kontrabaxua
-Juan Manuel Hiriart, Mar del Platakoa
-Txalaparta
-Agustin Alonso, Cordobako Cosquin-ekoa
-Gaspar Jaurena, Cordobako Rio Tercero-koa