Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Etxepare Institutuaren lankidetzari esker, sarean deskargatu daiteke "Euskal musika klasikoa" liburua bertsio hirueledunean: euskara, frantsesez eta ingelesez. Karlos Sánchez Ekiza Euskal Herriko Unibertsitateko musikaren historia irakasleak idatzia da lana, eta Kattalin Totorikak itzuli berri du frantsesera. Euskal Kultura Saila bildumako beste lanak ere doan deskargatu daitezke sarean.
Uztaritze, Lapurdi. Sarean online deskargatu daiteke "Euskal Kultura Saila" bildumako ale berri bat, Euskal Kultur Erakundeak (EKEk) eta Etxepare Euskal Institutuak duten lankidetza akordioari esker. Liburu berri hau "Euskal musika klasikoa" da, Karlos Sánchez Ekizak idatzia. Kattalin Totorikak itzuli du frantsesera.
Bosgarren aldia da Etxepare Institutuak sortutako "Euskal kultura" saileko liburu bat frantsesera itzulia dela. Alabaina, 2013an, bilduma bereko beste hiru liburu eskuragarri jarri ziren euskara-frantsesa-inglesa bertsio hirueledunean, eta 2014an beste bat. Oier Araolazaren "Euskal dantza", Jon Eskisabelen "Euskal Kantagintza" , Joxean Fernández-en "Euskal zinema" eta Estibalitz Ezkerra-ren "XX. mendeko euskal literatura" dira Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak abiatu partaidetzaren karietara orain arte argitaratuak ziren dibulgazio lanak.
"Euskal kultura" sailaren helburua euskal sorkuntzari buruzko informazio eguneratu, erakargarri, eta aldi berean, sendoa eskaintzea da. Euskal kulturaz jakin nahi dutenen gana errexki heltzeko gisan pentsatua. Hamabi liburuz osatua da (hizkuntza, musika, dantza, literatura, zinema, bertsularitza...).
"Euskal musika klasikoa" deskargatzeko, jo hona.
Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Kultura Saileko liburuak eta beste zenbait argitalpen deskargatzeko, jo hona.