euskal diaspora eta kultura
2010/10/05
PUBLIZITATEA
Montreal, Quebec. Quebec-eko Euskaldunak elkartea euskal musikan buru belarri sartuta dabil hilabete honetan. Joan den ostiralean lagun asko bildu ziren elkartearen egoitzara, Montrealera, euskal musikaren inguruan solasteko. Hizlariak Adelaide Daraspe, elkarteko presidentea eta Historia eta Antropologian doktorea, eta Ane Arregi txalapartaria izan ziren. Txalaparta, txistua eta trikitixa bezalako musika tresnak izan zituzten hizpide eta euskal musikaren historia azaldu zuten, 'tradizioa eta modernitatea uztartuz', azaldu dio Daraspek EuskalKultura.com-i.
Horrez gain, joan den larunbatean Ane Arregik txalaparta ikastoroko lehen lezioa eman zuen. Ikastaroa larunbat goizero izango da eta ikasleek txalaparta jotzen ikasten hasi eta antzinako euskal musika tresna honen historian sakondu ahal izango dute.
Hitzaldi saila
Joan den ostiraleko hitzaldia Euskaldunak egiten ari den sail bateko parte izan zen. Hitzaldiek erantzun oso ona izan dute, elkarteko presidente den Adelaide Daraspek dioskunez. 'Hilabetero behin, gai bati buruz bi espezialista entzuten ditugu, Euskal Herriaz edo Diasporari buruz. Hiru helburu dituzte konferentzia gau horiek. Lehena, Quebec eskualdean bizi diren euskaldunen arteko komunikazioa garatzea. Besteak, konferentzia gau horietan oso gai desberdinak aurkeztea eta kide ainitzek bere jakina besteeri jakinarazi eta esplikatzea dira', azaltzen du.
Lehendabiziko hitzaldia martxoan egin zuten, euskal gastronomiari buruz. Bixente Lohiague eta Adélaïde Daraspe izan ziren hizlariak. Apirilean elkarteko presidenteak eta Monique Béhaxétéguyk eman zuten hitzaldia, euskal mitologiari buruz. Joan den maiatzean, berriz, Jean-Claude Elissalde eta Laetitia Munduteguy arkeologoek euskal baleazaleei eta amerindiarrei buruzko hitzaldia eman zuten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus