euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal musika eta kirol festa ostiralean Belgikako Ixelles hirian, Biarritzekin duen ahaidetzak 60 urte bete dituela eta

2019/07/10

Elkarretaratzerako gonbidapen kartela, neerlanderaz eta frantsesez
Elkarretaratzerako gonbidapen kartela, neerlanderaz eta frantsesez

PUBLIZITATEA

Ixelles, Belgika. 60 urte bete dira Belgikako Ixelles (Elsene neerlanderaz) eta Euskal Herriko Biarritze hiriak ahaidetu zirenetik, eta datorren ostiralean, uztailaren 12an, festa eta elkarretaratze berezi bat eginik ospatuko dute Elsene-ko Place Flagey-n. Besteak beste, sokatira eta euskal  indar-joko/herri-kirolak egingo dituzte, Ezpeletako Ñapurrak elkartearen eskutik, eta euskal giroko hitzordua iragarri dute egun osorako, euskal kantu eta musika ere tartean, horretarako bost kantari eta Jean-Louis Bergara soinujotzailea propio bidaiatuko direlarik, bazterrak alegeratzeko, Euskal Herritik.

11:00etatik 13:00etara, sokatira txapelketa (6-8 pertsonako taldeak, izena emateko aukera dago); 13:00etatik 18:00etara, euskal kirol saio erakustaldia.

 Xehetasun gehiago, 02 515 69 38 telefonoan edo jumelage@ixelles.brussels helbidean.

Bruselan, Bruselako Euskal Etxea


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia