euskal diaspora eta kultura
2011/05/10
PUBLIZITATEA
Paris, Frantzia. Frantziar hiriburuan euskal kulturaz gozatu nahi duenak aukera frango izango du hilaren 16tik 19ra, Conservatoire á Rayonnement Regional (CRR) eskolan eskolan egingo diren 'Journées Basques' jardunaldiei esker. Pariseko euskal komunitateak gogotsu hartuko du parte euskal egun hauetan, izan ere Eskual Etxea bera izan da antolatzaileetako bat.
Ekitaldiak datorren astelehenean, maiatzaren 16ean abiatuko dira, Chiquito de Cambo Trinketean (8, quai Saint Exupéry) egingo den pilota erakustaldiarekin. Ikuskizuna 18:30tan hasiko da, Ile de France ligako pilotarien eskutik. Egun berean, baina 20:00 euskal jakien dastaketa egingo da. Hurrengo egunean, asteartean, CRRko Auditorium aretoan eskolako dantza ikasleek euskal dantzan oinarrituriko ikuskizuna taularatuko dute, Edu Muruamendiaraz euskal koreografoaren gidaritzapean.
Asteazkenean, maiatzaren 18an, musika gaualdia egingo dute Kontserbatorioko Auditoriumean. Kantari eta musikariak honakoak izango dira: Anaiki euskal koru paristarra, Jean Mari Guezalaren zuzendaritzapean, Système 20 abesbatza, Alicia Haté bakarlaria eta Kontserbatorioko Orkestra Gaztea. Errepertorioan euskal pieza ezagunak bildu dituzte, besteak beste Guridi maixuaren "Euzko Irudiak" eta "Mélodies basques" eta Bacriren Cantate n°5 “Isiltasunaren ortzadarra”.
Ostegunean CRRko Marcel Landowski Auditoriumean Ramon Lazkanoren Egan-4 lanaren estreinaldia egingo du Ensemble 2e2m taldeak, Pierre Roullier gidari duela. Azkenik, bihartik hasi eta ekainaren 11a bitartean Euskal Kultur Erakundean sustatu duen "Batekmila: Euskal Munduak" erakusketa izango da ikusgai CRRen.
-Euskal Egunen egitarau osoa, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus