San Frantzisko, AEB. Ilusioz beteriko berria Kalifornatik datorkiguna, bi gazte euskal kaliforniar esposatu baitira joan den igandean Burlingamen, Fred eta Danielle, euskal lagunez inguraturik, eta euskal molde xaharreko ezteiak eginez, San Frantziskoaldeko bi familiak bildurik. Bertan egon zirenek egun ederra eta berezia pasa zutela esan digute, eta ezkontzafen ondotik giroa aparta izan zela, euskaldunen ohiko moldeko kantuz eta giroz eta dantzaz eta bestaz.
Emaztegaiaren aitatxi, Tony Espinal, harro bere alabatxia aldarera laguntzen (arg. Keely Watson)
Fred Alfaro eta Danielle Espinal Kalifornian sortu bi gazte dira, San Frantziskoko Gure Euskal Etxean haziak, Fred aldudar familiakoa --euskara poliki mintzo du-- eta Danielleren aitatxi Orondrizkoa, Erroko bailara nafarrekoa.
Ezteien ondoko besta Gure Euskal Etxean, Basque Cultural Center-en, egin dute, bozkarioz, euskal kantuz eta Jean Flesher eta Amerikanuak taldearen erritmo euskal-amerikarretan dantzari.
Esan dezagun bozkarioa EuskalKultura.eus-eko erredakziora ere modu berezian heldu dela, Fred senarra gure lantaldean bekadun aritu baitzen duela urte batzuk Donostian, USACekin Euskal Herrian zegoela..
Zorion biziak senar-emazte berriei eta heien familia eta lagunei!