Vitoria-Gasteiz. Gorka Alvarez Aranburu buru duen Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzatik adierazi denez, ikastaro horren helburua eztabaida finkatzea da, datozen urteotan Kanpoan den Euskal Komunitatean egingo diren ekintzen gainean. Hots, 21. mendeko kanpoko euskal presentziaren gaineko gogoeta analitikoa egitea orain hasiz, arakatze lan horri ikastaroaren hurrengo edizioetan jarraipena emateko bokazioarekin. Eztabaidak ondorio argietara eraman beharko luke, gero politika publikoak garatu ahal izateko.
Horretarako adituen partaidetza bilatu da, kanpoan diren euskal gizataldeen, migrazioaren eta mugikortasunaren alorrean. Honako asmoz:
- Aldizkako foro bat sortzea kanpoan den euskal presentziak dituen ahalmenen gainekoa, ikusteko horrek nola lagun dezakeen Euskadi arrakastatsuago eta lehiakorragoa izan dadin globalizatuta dauden egungo Europan eta munduan.
- Politika bat zehaztea Euskadi kanpoan erakusteko 21. mendean, aurrerantzean zer praktikak garatu behar diren zehaztuz, eta zer konpromiso landu behar diren kanpoan bizi den Euskal Komunitatearekin.
EGITARAUA
Osteguna, 2018ko uztailaren 12an
- 09:30 - 10:15 Inaugurazioa: Agurtze hitzak Azkoitiko Udalaren, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik
- 10:15 - 11:15 “Diasporaren aurretik: kanpoko euskaldunak, kofradien, frontoien eta euskal etxeen artean / Antes de la diáspora: los vascos del exterior, entre cofradías, frontones y euskal etxeak”. Oscar Alvarez Gila, Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco - Amerikako Historiako irakasle titularra
- 11:15 - 11:45 Atsedena
- 11:45 - 12:45 “Galiziako diaspora berriak eta zaharrak: ‘Galizia de alén mar’-etik Galizia globalera / Nuevas y viejas diásporas gallegas: De la ‘Galicia de alén mar’ a la Galicia global”. Xosé Manoel Núñez Seixas Universidade de Santiago de Compostela - Historia Garaikide katedraduna
12:45 - 13:45 “Los tres pilares en el análisis del nuevo paradigma de las presencias (diásporas) vascas en el siglo XXI: Emotividad, realismo y efectividad / XXI. mendeko euskal presentzien (diasporak) paradigma berriaren analisiaren hiru oinarriak: Hunkiberatasuna, errealismoa eta eraginkortasuna”. IImanol Galdos Irazabal, Donostiako Udala, Donostia Kulturako zuzendariordea
13:45 - 15:30 Atsedena
15:30 - 16:30 “Euskal mugikortasuna kanpoan: bere ez egotearen ikusgaitasunik bere egotearen ikusezinera eta aldibereko presentziara eremu digitalean / Movilidad vasca en el exterior: de la visibilidad de su ausencia a la invisibilidad de su presencia y a la copresencia digital”. Pedro J. Oiarzabal Deustuko Unibertsitatea, Migrazio eta Diasporetan aditua / eta Catalina Uzcanga Lacabe, Deustuko Unibertsitatea, Migrazio eta Diasporetan aditua
16:30 - 18:00 “Mahai ingurua hizlariekin”
-Gorka Álvarez Aranburu, Eusko Jaurlaritza, Kanpoan den Euskal komunitatearentzako zuzendaria (moderatzailea)
-Oscar Alvarez Gila Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco, Amerikako Historiako irakasle titularra
-Imanol Galdos Irazabal Donostiako Udala, Donostia Kulturako zuzendariordea
-Xosé Manoel Núñez Seixas Universidade de Santiago de Compostela, Historia Garaikide katedraduna
-Pedro J. Oiarzabal Pedro Arrupe Insttutua (Deustuko Unibertsitatea), Migrazio eta Diasporetan aditua
-Catalina Uzcanga Lacabe Pedro Arrupe Institutua (Deustuko Unibertsitatea), Nazioarteko eta Kulturarteko ikasketetan doktorea
Ostirala, 2018ko uztailaren 13a
- 09:30 - 10:30 “Europako Hegoaldeko emigrazio berria / La nueva emigración desde Europa del Sur”, Carmen González Enríquez Elcano Errege Instituta - Real Instituto Elcano - Ikertzaile nagusia
- 10:30 - 11:30 “Kanpoan den euskal gazteria / Juventud vasca en el exterior”, Marcos Muro Nájera Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gazteria sailburuordea
- 11:30 - 12:00 Atsedena
- 12:00 - 13:30 Eztabaida, galderak eta gogoetak / Coloquio, preguntas y reflexiones.
- 13:30 - 14:00 Sintesia
Matrikulateko edo xehetasunak eskuratzeko, lotura honetara jo
Matrikulatzeko inprimakia, hemen. Matrikula prezioak txikiagoak dira maiatzaren 31aren aurretik eginda