euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal literatura, Ruper Ordorika eta Josu Okiñenaren kontzertuak, 2014ko NYeko Bernardo Atxaga Katedran

2014/09/30

CUNY Unibertsitateko Graduate Center eraikina (argazkia David Shankbone CC BY-SA 3.0)
CUNY Unibertsitateko Graduate Center eraikina (argazkia David Shankbone CC BY-SA 3.0)

PUBLIZITATEA

Urriaren 6an abiatuko da Bernardo Atxaga Katedra City University of New York (CUNY) unibertsitatean. Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin antolatutako katedra hau urriaren 11 bitartean luzatuko da eta azken 40 urteetako euskal literatura hartuko du aztergai. Nerea Arruti eta Mari Jose Olaziregi EHUko irakasleeta literatura adituak emango dituzte klaseak. Horrez gain, musikak ere tartea izango du Katedraren egitarauan eta bi kontzertu egingo dira The Graduate Center-en; aurrena, Ruper Ordorika eta Ben Monderrekin, eta bigarrena, Josu Okiñenaren kontzertu-hitzaldi bat izango da.

New York, AEB. “Ahanzturatik nonahiko iraganerako urratsa gaur egungo euskal narratiban" gaia aztertuko du aurten CUNY unibertsitateko Bernardo Atxaga Katedrak, urriaren 6tik 103ra. Euskal Herriko Unibertsitetako Nerea Arruti eta Mari Jose Olaziregi literatura irakasleak zuzenduko dituzte klaseak. Bertan euskal literaturaren azken 40 urteak aztertuko dira:  80. hamarkadan iragan mitikoa islatzen zuen euskal literaturak; gaur egun, berriz, gatazka politiko gertatu berriak protagonismo ia erabatekoa dauka.

Katedrarekin batera kultur egitarau irekia eskainiko da, aurtengoan EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean. Programa horren baitan, bi kontzertu antolatu dira: aurrenekoa, urriaren 6an izango da, Ruper Ordorika kantariarekin eta bere kolaboratzaile Ben Monder iparramerikarrarekin, Martin Segal Antzokian. Bigarrena, Josu Okiñena pianistak eskainiko duen kontzertu-mintzaldia izango da, urriaren 10ean, Skylight Room aretoan. Okiñenak Aita Donostiaren musikalanak izango ditu ardatz.

Nerea Arruti 

Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta Londreseko King's Collegen literatura argentinarrari buruz doktore tesia burutu zuen. 1989 urtetik Erresuma Batuan bizi da, literatura irakasle izan da Hispanicaseko sailetan Exeterreko Unibertsitatean,  Londreseko Goldsmiths Collegen eta gaur egun Aberdeeneko Unibertsitatean egiten du lan. Renoko Unibertsitatean ikerlari izan 2001eko udaran. Bere ikerketa interesak besterik beste euskal literatura garaikidea eta baita artea, esate baterako Guggenheim museoari buruz argitaratu du eta teoriari dagokionez memoria buruzko ikasketen arloan ale berezia argitatu zuen, Trauma, Therapy and Representation, Edimburgoko Paragraph aldizkarian.

Mari Jose Olaziregi

Euskal Filologian doktore 1997tik eta EHUko Irakasle Titularra Gasteizko Letren Fakultatean. Irakasle laguntzaile izana da Center for Basque Studies (University of Nevada, Reno), eta Irakasle Gonbidatu Konstantzako Unibertsitatean. Euskaltzaindiko kide urgazle da,  Basque Literature Series bildumaren zuzendaria (CBS, University of Nevada), Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan Ikertzaile Sarearen koordinatzailea da 2011tik, eta Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria Etxepare Euskal Institutuan 2010etik. Bereak dira, Euskal eleberriaren historia (Labayru, 2002); Waking the Hedhegog: The Literary Universe of Bernardo Atxaga (CBS, 2004). Editatutako liburuen artean, An Anthology of Basque Short Stories (CBS, 2004), gaztelerara, italierara eta errusierara itzulia; Six Basque Poets (Arc Publications, 2007) edo History of Basque Literature (CBS, 2011).

Ruper Ordorika
www.ruperordorika.com

Ben Monder
www.benmonder.com

Josu Okiñena
www.josuokiñena.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia