euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Leihoa NYen: Mikel Urdangarinen musika, Kirmen Uriberen nobela; eta Kulunka Teatroren 'André & Dorine'

2022/04/27

PUBLIZITATEA

New York, AEB. NYC Basque Window izenpean, leiho bat zabalduko zaio New Yorken euskal kulturari ostiral honetatik, apirilaren 29tik, maiatzaren 8raino, Broadway-ko The Theatre at Saint Clement´s antzokian, hiriaren bihotzean. Euskadiren AEBko Ordezkaritza eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, Euskal Herriko arte eszenikoak, literaturak eta musikak presentzia izango dute Sagar Handian, Kirmen Uribe idazlearen, Mikel Urdangarin kantariaren eta Kulunka Teatro taldearen bidez..


New York Basque Window, euskal sortzaileengan hurbiltzeko aukera datozen egunetan NYen

'André & Dorine' eta Kulunka Teatro

Kulunka Teatro-ren 'Andreé & Dorine' obra saritua apirilaren 29tik maiatzaren 29ra eskainiko da The Theatre at Saint Clement´s-en. Maskarekin eta dialogorik gabea da. Bisitatu dituen herrialde guztietan arrakasta handia lortutakoa 2010ean hasi zuen ibilbidea Kolonbian, Manizalesko Nazioarteko Antzerki Jaialdian. Geroztik 30 herrialde baino gehiagotan estreinatu da. Lanak Alzheimerraren kontra borrokatu behar duen adineko bikote baten istorioa kontatzen du. Ikus hemen obraren erreferentzia bere hasieran. Sarrerak hemen.

[New Yorken antzeztu ondoren, Kulunka Teatroko lagunak Los Angelesera mugituko dira eta bertako Los Angeles Theatre Center-ko Latino Theater Co gunean (514 S Spring St Los Angeles, CA 90013) taularatuko dute ekainaren 9tik 19ra. Sarrerak hemen]

Kirmen Uribe

Kirmen Uriberen azken eleberriaren aurkezpena, 'Izurdeen urreko bizitza' (2021), edo gaztelaniazko bertsioan 'La vida anterior de los delfines', maiatzaren 3an izango da, 19:00etan. Idazle ondarroarra gaztelaniaz solastuko da Ida Novey idazle eta itzultzailearekin, hizkuntza horretan garatuko den ekitaldi batean.

Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarinen kontzertua maiatzaren 8an izango da, 20:00etan. Musikari zornotzarra nazioarteko '25 tour' bira ari da egiten, oholtza gainean kantari gisa mende laurdena daramala ospatzeko. Mikel Urdangarin (ahotsa eta gitarra akustikoa) Rafa Rueda (gitarra elektrikoa) eta Ander Hurtado de Saratxo (perkusioa) jendaurretuko da, Urdangarinen ibilbideko arrakasta ezagunenetako batzuk eskainiz. Sarrerak hemen.

['NYC Basque Window'ren baitango emanaldiaren aurretik Urdangarinek lehenengo kontzertu bat emango du maiatzaren 5ean, 20:00etan, Brooklyngo Jalopy Theatre & School of Music-en]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia