euskal diaspora eta kultura
2008/06/04
PUBLIZITATEA
Ekintza guztiek izan
zuten partaidetza handia, baina zalantzarik gabe Mikel Urdangarinek eta Nika
Bitchiashvili bibolinjoleak Poloniako hiriburuko Kultura eta Zientzia
Jauregian eskeini zuten kontzertua izan zen jende gehien jaso zuen ekintza, Varsoviako euskara lektoreak, Aitor Arruzak, EuskalKultura.com-i jakinarazi dionez.
'Kluba toperaino bete zuen entzuleriaren aurrean, Mikel Urdangarinek
bere diskografiari errepasoa eman zion', azaltzen du. 'Txatxamatxalinatxu kantarekin batera
etorri ziren gaueko txalorik handienak, entzulegoan aurkitzen ziren euskara
ikasleak eta Varsobian bizi diren euskal Diasporako kideen artean kantarik
ezagunetarikoa delako'.
Hurrengo egunean, eta
jardunaldiei amaiera emateko, Mikel Urdangarinek hitzaldia eman zuen Varsoviako
Unibertsitatean eta entzule eta ikasleek euskal musikari buruzko galderak ugari egiteko aukera izan zuten. Euskal kulturari buruzko
lehenengo jardunaldi hauen arrakasta ikusita, antolatzaileek datozen urteetan ere antzeko ekintzak egiteko asmoa agertu dute jada. [Ezkerreko irudian Mikel Urdangarin, Aitor Arruza euskara irakaslea eta Nika
Bitchiashvili bibolinjolea Varsovian]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus