euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal kulturari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Budapest-en, hitzaldi eta "Loreak" filmaren emanaldiarekin

2016/09/16

"Loreak" filmarekin amaituko dira jardunaldiak datorren ostiralean
"Loreak" filmarekin amaituko dira jardunaldiak datorren ostiralean

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak ELTE Unibertsitatean duen irakurletzak eta Budapesteko Cervantes Institutuak antolatuta, euskal hizkuntza eta kulturari buruzko jardunaldiaak egingo dire Hungariako hiriburuan irailaren 22 eta 23an. Egitarauak hainbat mintzaldi biltzen ditu, euskara, literatura, musika eta euskal eta hungariar kulturaren arteko harremanei buruzkoak. Horrez gain, "Loreak" filmaren emanaldia egingo da.

Budapest, Hungaria. Euskarak eta euskal kulturak leku nabarmena izango dute aste honetan Budapesten, Cervantes Institutuak eta ELTE Unibertsitateko Euskara Irakurletzak antolatu dituzte jardunaldiei esker. Bi egun izango dira, datorren osteguna eta ostirala, eta euskal eta hungariar kulturen arteko zubiak eta harremanak izango dira aztergai. Jardunaldiek omenaldia egingo diote Férenc Ribary hizkuntzalariari. Ribáry euskara aztertu zuen Hungariako aurreneko aditua izan zen, orain dela 150 urte.  

Egitaraua honakoa da:  

Irailaren 22a, osteguna

(Lekua: ELTE Unibertsitatea)

-10:00 Agurrak eta aurkezpena

-10:45 Morvay Karoly: "La gramática vasca de F. Ribáry cumple 150 años"

-11:45 Atsedenaldia

-12:00 Unai Lauzirika: "La vascologia de los siglos XIX y XX en Europa"

-12:45 Morvay Karoly, Izaskun Pérez eta Oxel Uribe-Etxeberria: "El primer vocabulario húngaro-euskara"

-13:30 Bazkaria

-14:30 Begoña Bosque, Mólnar Péter, Morvay Karoly, Izaskun Pérez, Rozsavári Nóra eta Oxel Uribe-Etxeberria: "Sobre la enseñanza del euskara en Hungría"

-15:15: Miren Ibarluzea: "Un repaso al intercambio literario Hungría-País Vasco: Lazos y traducción

-16:00 Aurkezpena eta erakusketa. Csikóz ZsuZsanna y Mézzaros Enikó: "Contactos culturales húngaro-vascos"

-16:45 Atsedenaldia

-17:15 Euskal eta hungariar musika, Márta Muranyirekin

 

Irailaren 23a, ostirala

(Lekua: Cervantes Institutua)

-18:00 Zinea: "Loreak", Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendua. Jatorrizko euskarazko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia