Iazko Medellingo Liburuaren Egunak azokan ere jarri zuen standa euskal etxeak. Irudian, John Ricaurte elkarteko kidea, ator urdinez
Asteburu honetan, zehazki ostiralean eta larunbatean, Antioquiako Gure Mendietakoak Euskal Etxea eta CEVA (Antioquiako Euskal Ikasketa Zentroa) Medellinen izango dira, euskal kultura zabaltzen. Elkarteek standa jarriko dute "Días del Libro" liburu azokan, eta Euskal Herriko historia, kultura, hizkuntza eta Diasporari buruzko liburuak eskainiko dizkiete bisitariei. John Alejandro Ricaurte, elkarteko kide eta historialaria, han izango da standean bertaratzen direnen galderei erantzuteko.
Medellin, Kolonbia. Antioquiako Gure Mendietakoak Euskal Etxea eta CEVA (Centro de Estudios Vascos de Antioquia/Antioquiako Euskal Ikasketen Zentroa) Medellingo "Dias del Libro" azokan izango dira, euskal kultura zabaltzen. Elkarteok standa jarriko dute, iaz euskal etxeak egin zuen bezala eta bertan izandgo dira ostiralean eta larunbatean.
Medellingo "Dias del Libro" azokak 30.000 bisitari inguru izan ohi ditu eta iaz 60 bat stand jarri ziren bertan. Asteburuan zehar jarduera ugari egingo dira azokan: ekitaldi akademikoak, kultur arlokoak, literatura arlokoak, kontzertuak... Azokak hamargarren urtea egiten du aurten.
Euskal standean euskal historia, kultura, hizkuntza, geografía eta abarrei buruzko liburuak aurkeztuko dituzte, eta baita euskal Diasporari buruzkoak. Bertan izango da John Alejandro Ricaurte Diasporan aditua, bisitarien zalantza eta galderei erantuzteko.
Standean, gainera, Ricaurte berak eginiko bi ikerlan izango dira ikusgai: 'Vasco Navarros en Antioquia, 1890-1970, una aproximación a la historia de migrantes, religiosos y exiliados' eta “Los vascos en Antioquia bajo el periodo de los Austrias 1513-1700”.