euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal kultura kanpoan zabaltzeko 2012ko diru-laguntza deialdia ireki du Etxepare Euskal Institutuak

2012/04/02

Etxepare Euskal Institutuaren logoa
Etxepare Euskal Institutuaren logoa

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutak kultura kanpoan zabaltzeko diru laguntzen 2012 urteko deialdia argitaratu du Euskal Herri Agintaritzaren Aldizkarian. Deialdia hobetzeko asmoarekin, Institutuak kultur eragileen laguntzarekin hausnarketa prozesua burutu du, zenbait aldaketa eginez. Bi arlotan banatzen dira laguntzak: batetik dago, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura 2012.ean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntza deialdia (370.000 €); bestetik, euskararen eremu geografikotik kanpo, 2012. urtean eta merkatu izaerarekin antolatutako azoka eta jaialdi profesionaletan parte hartzeko diru-laguntza deialdia (149.000 €).

Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuak martxoaren 30ean argitaratu zuen euskal kultura, bere eremu geografikotik kanpo zabaltzeko 2012 urteari dagokion diru-laguntzen deialdia. Iaz hasi zen Euskal Institutua laguntza hauek kudeatzen; izan ere, 2010. urtera arte Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustazeko Zuzendaritzak kudeatu zituen. Geroztik, Etxeparek kultur eragileen laguntzarekin deialdiak hobetzeko hausnarketa prozesu bat burutu du eta, horren eraginez, zenbait aldaketa egin ditu aurtengo deialdian, bertatik adierazi zaigunez.

Laguntzok bi arlotan emango dira:

a) Arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura 2012. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntza deialdia (370.000 €). Oinarriak, hemen.

b) Euskararen eremu geografikotik kanpo, 2012. urtean eta merkatu izaerarekin antolatutako azoka eta jaialdi profesionaletan parte hartzeko diru-laguntza deialdia (149.000 €), Oinarriak, hemen.

Epe berriak

Deialdian egin diren berrikuntzetako bat da, zabalkuntzarako laguntzen atalean, eskabideak bi epetan aurkeztu ahal izatea da: lehenengp batean, apirilaren 30a arte eta bigarreneanm, uztailaren 16tik irailaren 14era arte (musika-kontzertu berezien modalitatean epe bakarra, ekainaren 8a arte). Sortzaileek hala eskatuta egin dira aldeketa hauek, Etxepare Euskal Insitutuko zuzendari Aizpea Goenagak aurkezpenean azaldu zuenez.

Era honetara, lehen epealdiko tartean beren proiektuak aurkezterik izan ez duten eskatzaileek, eskabideak bigarrengoan egiteko aukera izango dute. Eskabideak aurkezteko malgutasun handiago horretaz gain, eskabideen kudeaketa azkarragoa bermatu nahi da; eskatzaileek, eskabidea egin zutenetik gehienez ere hiru hilabeteko epean jasoko dute ebazpena.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia